UEMA eguna Bergaran izango da aurten. 2011n 20 urte bete ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta honako leloarekin ospatuko du urteurren hori ekainaren 4an: ...gure hizkuntzak har dezan arnas. Hona hemen eguneko egitaraua:
- 10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.
- 11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
- 12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
- 12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
- 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
- 14:30 Herri-bazkaria. San Martin plazan. Bazkalostean kantu-animazioa izango da.
- 15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
- 16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...
- 18:00 Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.
- 23:00 Kontzertua gaztetxean.
Bazkarirako txartelak UEMAko edozein udaletan har litezke. Bergaran, berriz, honako tokietan: Kultura etxean eta Depor, Bule eta Arrano tabernetan. Horretarako epea maiatzaren 29ra artekoa da.
Hitz gurutzatuen lehiaketan izena emateko epea, berriz, maiatzaren 31ra artekoa da.
No comments:
Post a Comment