Urteko AZKEN MENDI IRTEERA honetan SANTA TEOSOSIAko BASELIZA eta SAN CRISTOBAL mendi-gaina ITURRIETAKO mendilerroaren hegoaldean, bisitatuko dugu.
Mendi-gainaren izena garai bateko baselizaren izenetik datorkio. Gaur egun, Uribarri Haranan dagoen baselizan dagoen irudia omen da bertan zegoena.Ingurua, pagoz betetakoa, KONTRASTAtik (825 m.) ekingo diogu Iparralderuntz, hilerrruntz hesi bat topatu arte. Pagadian barrena doan bidea hartuko dugu, ezkerraldean gailurretik eroritako harri handi zenbait utziz. Bidea iparralderuntz lehenengo, mendebalderuntz gero, ez da nabaria, baina harriekin egindako markek lagunduko gaituzte beste hesi bat topatu arte ESKIBELAn. Hesia zeharkatu eta Errepetidorera doan bidea hartuz pagaditik mendebalderuntz 10 minutura gaina harrapatuko dugu.SANTA TEODOSIAn, norberak lekarkeena bazkaltzeaz gain, txistorra, ardoa, edariak, eta postrea antolakuntzaren esku geratuko da. Hantxe bertan, zaudetenen artean antolatuko dugu diru bilketa. Espero ez dugun eguraldi kaskarra izango bagenu, KONTRASTAra jaitsiko ginakete hauxe bera bertako frontoian antola dezagun.
Hau guztia dela eta, erregua eguneko antolakuntza errazteko:
1.- Arren, eta badakigu berandu gabiltzala DATORREN OSTIRALA arte , MAIATZAk 13, zoaztenen kopurua jakinaraziz, izena eman
2.- Behar dugu jendea erretegiak eta janaria prestatzeko. Pertsona hauek pixka bat beranduago atera beharko lukete janaria, edaria eta ikatza hartuta. Agian mendira igo nahi edo ezin duten familiak badira (umeak ttikiegiak dituztenak…), baina bertaratu nahi dutenak.
ANIMO, IZENA EMAN, GOGOZ ETORRI, URTEKO AZKENA BAITA.
No comments:
Post a Comment