Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi izanez gero, bidali Curriculum Vitae armentxo@hotmail.com helbidera, edo utzi Armentxoren postontzian (elkarteko bulegoaren ondoan, behe solairuan) Horretarako azken eguna 2011ko ekainaren 1a da.
EGINKIZUNAK, BURUTU BEHARREKO EKINTZAK EDO ZEREGINAK:
. Eskainitako ekintzak kudeatu eta jarraipena egin (eskolaz kanpoko ekintzak, zaintza-zerbitzua, udalekuak, gurasoentzako ekintzak...) . Erakundeekiko harremanak. Diru-laguntzak bilatu eta kudeatu.
. Inskripzioak eta informazio-oharrak (barrukoak zein kanpokoak) kudeatu.
. Familiei harrera eta aholkularitza eman.
. Batzordeari ekintzen egoeraren berri eman aldian-aldian
. Burututako ekintzei buruzko aldiroko txostenak egin.
. Monitoreak aukeratu eta horiei laguntza eman.
. Bere ardurapeko langileak gainbegiratu eta zereginak banatu.
. Laneko ekipoa eta lekua egoera egokian mantendu.
BALDINTZAK
. Euskara menperatu.
. Esperientzia eraginkorra kirol- edota kultura-koordinazioaren esparruan.
. Talde lanerako gaitasuna.
. Euskarri informatikoen ezagutza zabala.
. Armentxoren proiektuarekiko konpromisoa.
. Lanaldia: 15 ordu astean. Ordutegia arratsaldez: 16:00 -19:00, gutxi gorabehera. Lanerako prest egotea larunbat goizetan.
ESKAINTZA:
. Lan-kontratua.
. 2011ko irailaren 1ean hasteko.
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi izanez gero, bidali Curriculum Vitae armentxo@hotmail.com helbidera, edo utzi Armentxoren postontzian (elkarteko bulegoaren ondoan, behe solairuan) Horretarako azken eguna 2011ko ekainaren 1a da.
Hautagaiei elkarrizketak: 2011ko ekainaren 8tik 17ra bitartean.
Hautatutako pertsonaren izena 2011ko ekainaren 21ean emango da jakitera.
(Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, deitu 945 142 299 telefono zenbakira. Solaskidea: Roberto)
No comments:
Post a Comment