2014

2014

2011/05/18

NON GAUDEN ETA NORA GOAZEN

Armentxoko estruktura berria sortu denetik hilebete pasatxo pasa diren honetan zuekin harremanetan jarri nahi dugu, egindakoaren eta eskuartean dugunaran laburpen txiki bat emateko.

Lehenik eta behin aipatu behar Armentxoko Juntak premiazko 2 lehentasun identifikatu dituela:
  1. 2011ko Udaleku Irekiak antolatzeaz gain, 2011-2012 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintza eta zerbitzuak antolatzea.
Lan Taldeak buru belarri ari dira lanean:
  • 2011ko Udaleku Irekiak bideratuta daude. Inskripzio datak itxita. Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.
  • 2011-2012 ikasturterako LHrako Zaintza bideratuta dago. Inskripzio datak itxita. Kukuikarekin elkarlanean (egun zerbitzua ematen duen enpresarekin)
  • 2011-2012 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen egutegia Maiatzaren 30ean argitaratuko da. Kirolak, Kultura eta Gurasoen LTak elkarlanean.

  1. Kooordinatzaile baten kontratazioa.
  • Koordinatzaile baten kontratazioarako deialdi irekia egingo da.
  • Deialdia Armentxoko Blogean, Ikastolako Berriak aldizkarian eta Ikastolako Ohar tauletan argitaratuko da.
  • Aukeratutako koordinatzaileren berri Ekainaren 21ean emango da, eta Irailaren 1ean lanean hasiko da.
  • Bitartean, Armentxoko Juntako kide den Roberto Garcíak behin behineko koordinatzaile lanak egingo ditu.
  • Beraz, Armentxoren inguruko edozein zalantza, argibide edo proposamenerako Robertorekin harremanetan jar zaitezkete. Nola?
    • Armentxoko Bulegotik pasata, arratsaldetan 17.00etatik 18.00etara
    • Telefonoz: 945 14 22 99

Bestalde, Jarduera Puntualen LanTalden bitartez Ikastolan martxan dauden hainbat jardueretan ere parte hartzen ari gara:
  • Ikastolako Jaia Maiatzaren 28an
  • Lasterketa eta BTT martxa, Ekainaren 5ean

Orain artekoak uda aurretik burutu beharrekoak, baina aurrera begira ere hasi gara:
  • Batetik, begira Guraso eskola sortzekotan gabiltza. Ildo honetan inkesta bat bidali dizuegu guztion nahiak eta beharrak ezagutu asmoz. Inkestaren emaitzak blogean argitaratuko ditugu.
  • Bestetik, Lan Talde bakoitzak bere proiektu propioa garatzea dugu helburu. Proiektua Lan Taldeak berak garatuko du, eta Juntak onetsi beharko du.

Eta amaitzeko eskerrak eman nahi dizkizuegu, era batera edo bestera parte hartzen ari zareten guzti-guztioi. Eskerrik asko!!

Armentxoko Junta
Armentia Ikastolako Guraso Elkartea

No comments:

Post a Comment