Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak
Zuberoan 2013an, eta dagoeneko prestaketa lanak aurreratuta dituzte.
Otsailaren 10ean izango da lehen agerraldia, Zihigan, eta azkena berriz
Gameren izango da, maiatzaren 5ean. Aurten igandetan izango dira
maskarada guztiak, ez baita Maulen emanaldirik egingo eta han egiten
baitira larunbatez. Bestalde, aipagarria da maiatzeko lehen iganderaino
luzatuko direla emanaldiak. Hona egutegia osorik:
Otsailak 10, igandea: Zihiga
Otsailak 17, igandea: Ligi-Atherei
Otsailak 24, igandea: Arrokiaga
Martxoak 3, igandea: Atharratze
Martxoak 17, igandea: Barkoxe
Martxoak 24, igandea: Zalgize
Martxoak 31, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
Apirilak 7, igandea: Larraine
Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 21, igandea: Lakarri
Apirilak 28, igandea: Ozaze
Maiatzak 5, igandea: Gamere
No comments:
Post a Comment