Egilea Hirinet 2013ko urtarrilak 28,Astelehena

Zer aurkituko dute parte-hartzaileek Gasteizera ekarriko dituzuen bi proposamen hauetan?
Ikastaroa
proposamen teoriko bat da ulertzen saiatzeko umeen sexualitatearen
garapena, elkarrekin hausnartzeko gurasoek umeen sexualitatearen aurrean
nola joka dezakegun eta jabetzeko horretan zein garrantzitsua den guk
nola bizi dugun gure sexualitatea eta gure erotika. Gurasook askotan
umeen sexualitateaz kezkatzen gara, eta agian zentzudunagoa litzateke
geure sexualitateaz arduratzea.Samurtasun-tailerra,
berriz, bizipenetan oinarritutako proposamen bat da, hazkunde
pertsonalerako, hazkunde erotikorako laborategia. Bertan norberaren
sexualitatearen esploraziorako aukera ematen dugu, samurtasunaren
bizipenean sakonduz.
Gurasoek
seme-alaben sexualitateaz kezkatu ohi direla diozue eta askotan zer
egin ere ez dakite honi naturaltasunez aurre egiteko. Nola bizi dute,
bada, umeek haien sexualitatea?
Bere
sexuatze-prozesuari buruz hitz egiten badugu, hau da neska eta mutil
egiten joateko prozesuari buruz, ume bakoitzak bere modura bizi du
prozesu hau, bere berezitasunekin. Ume bakoitza bera sentitzen den
bezala izaten saiatzen da eta bere bizipenak oso desberdinak izango dira
ingurukoek bere berezitasunak onartzen eta hazten badituzte edo, ordea,
norberaren berezitasunak ukatzen badituzte, mutil eta neska izateko
ereduak inposatuz.
Bere erotikari buruz hitz egiten badugu, hau da bere plazerari edo bere desioei buruz, gure gonbidapena da behatzera nola umeek bizi duten, adibidez, bere gorputza: esploratzen dute, gozatzen dute, partekatzen dute, gustukoa dute, harro sentitzen dira eta bere ahalmen guztiak garatzen dituzte. Plazerari buruz hausnartzeko oso interesgarria da behatzea umeak jolasten ari direnean. Jolastean gozatzen dute, bere bizipenean une-unekoan erabat murgilduta, ez inora iristeko, baizik eta arreta guztiz jarrita hemen eta orainean. Pentsa helduek horretan zenbat ikasteko daukagun... Noski, umeen bizipenak guztiz aldatzen joango dira, helduen mundutik bere erotikaren adierazpenak ukatzen hasten garenean.
Bere erotikari buruz hitz egiten badugu, hau da bere plazerari edo bere desioei buruz, gure gonbidapena da behatzera nola umeek bizi duten, adibidez, bere gorputza: esploratzen dute, gozatzen dute, partekatzen dute, gustukoa dute, harro sentitzen dira eta bere ahalmen guztiak garatzen dituzte. Plazerari buruz hausnartzeko oso interesgarria da behatzea umeak jolasten ari direnean. Jolastean gozatzen dute, bere bizipenean une-unekoan erabat murgilduta, ez inora iristeko, baizik eta arreta guztiz jarrita hemen eta orainean. Pentsa helduek horretan zenbat ikasteko daukagun... Noski, umeen bizipenak guztiz aldatzen joango dira, helduen mundutik bere erotikaren adierazpenak ukatzen hasten garenean.
Zer paper jokatu behar dute gurasoek umearen sexualitatearen garapenean? Nola hezi behar dute haurra arlo honetan?
Guk
ez diogu inori esango nola jokatu "behar" duen, zer egin behar duen edo
zer ez. Hori moralak egiten du. Gure helburua da, batetik, aztertzea
eta ulertzea nolakoa den haurren sexualitatearen garapen ebolutiboa eta,
bestetik, hausnartzea haurren prozesu horretan gure jarrerek zein
eraginak izan ditzaketen. Adibidez, haurren erotikaren adierazpenak
ukatzen, erreprimitzen eta zigortzen baditugu, agian lortuko dugu umeek
guk nahi duguna egitea edo ez egitea, baina honek erruduntasun eta lotsa
sentimenduak sortzeaz gain, beldurra eta amorrua eragingo du. Galdetzen
duzu "nola hezi haurrak" eta ez dugu ahaztu behar "hezi" hitzaren
lehengo adiera dela "otzandu edo menderatu", animalia basatiekin egiten
dena. Eta, bai, hori da guraso askoren kezka eta galdera: nola bideratu,
nola zuzendu, zer egin. Geure gonbidapena oso bestelakoa da: hainbeste
irakasten saiatzeari uztea, eta haurrei behatzeari ekitea. Behatzea
zertarako? Batetik, haien prozesuak errespetatu eta lagundu ahal
izateko. Bestetik, lehen esan bezala, haiengandik zer ikasi asko
dugulako. Heztea baino gehiago, guri haztea interesatzen zaigu. Jarrera
debekatzaile zein permisiboak alde batera uztea, eta hazte-jarrerak
esploratzea.

Lehenik
eta behin haurrak izaki sexuatuak direla aitortzea eta bere
sexuatze-prozesu propioan neska eta mutil egiten joateko nor bere modu
berezi propioan onartzea. Oso garrantzitsutzat jotzen dugu ere haurrek
haien gorputzaren esplorazioa zein beste umeekin jolasak errespetatzea.
Eta, noski, haien galderei eta zalantzei kasu egitea argi eta zintzoki
erantzutea.
Haurrentzat
gurasoek sexualitatearekiko duten jarrera eta batez ere euren
sexualitatearen bizipena funtsezkoa dela diozue. Zergatik?
Haurrek
esaten diegunagatik baino gehiago, egiten dugunagatik ikasten dute, eta
are gehiago, esaten eta egiten duguna bizitzen dugun moduagatik.
Haientzat gurasoak dira, beste arlo guztietan bezala, erreferentzia
nagusia. Haurrentzat funtsezkoa izango da adibidez gurasoek nola bizi
duten bere gorputza. Edo sentitzea gurasoek elkar maite dutela. Ez gara
konturatzen zein garrantzitsua den beraientzat, adibidez, ikustea bere
gurasoek elkar besarkatzen dutela, elkarri musu ematen diotela...
Helduon sexualitatean aldaketarako jarrerak ere proposatzen dituzue, zeintzuk?
Hainbatetan helduok gure erotika hala-moduzkoa dela sentitzen dugu. Eta hau ez da harritzekoa kontutan hartzen badugu zenbateraino baldintzatzen gaituzten gure gizarte honek inposatzen dizkigun ereduek. Existitzen ez den emakume-prototipoa inposatzen zaigu, gizonari erotika bakarra bere zakil tentearena dela sinestarazten zaio, eta kopula inposatzen da plazererako harreman modu bakartzat. Hortik ateratzeko gure jarrerak aldatzeko esplorazio-bideak proposatzen ditugu hiru ardatzen inguruan: gorputza, plazera eta komunikazioa. Gorputza balioetsi eta gozatu ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik nor bere gorputza ezagutzea eta, horretan, masajea eta laztanak tresna oso baliogarriak izango dira. Plazerari buruz norberak une bakoitzean gustukoa duena esploratzeko gonbidapena egiten dugu. Helmugarekin obsesionatuta dauden turistak izateari utzi, eta bidaiari bihurtu, plazeretan hierarkiak ezabatuz eta, haurrak bezala, unez unekoaz gozatuz. Eta komunikazioaren inguruan erronka izango da gizarteak inposatutako gidoiak alde batera uztea eta plazerean bestearekin aurkitzeko modu propioa esploratzea, asmatzea, eraikitzea. Gure gain hartuz izaki eskaintzaileka garela. Bestearekin aurkitzeko ez dugu ezertan jakitunak izan behar. Beharrezkoa da soilik partekatzeko gogoa izatea, besteari ni naizena eskainiz. Elkarrekin gustura egon nahi badugu bidea izango da entzutea besteak zer nahi duen eta azaltzea nik zer nahi dudan, horrela aurkituz biok zer nahi dugun. Zeren eta nik zurekin egon nahi dudanean, nahi dudana zurekin egotea da. Bide horretan ikasi beharko dugu eskatzen eta ematen, jasotzen eta eskaintzen, ados jartzen...
Samurtasun
tailerrean ere sexualitatea ongizaterako giltza dela aldarrikatzen
duzue. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste gizakioi horretaz jabetzea eta
horren aurrean naturaltasunez aritzea?
Gizarte
ukatzaile honetan txikitatik oso ongi ikasi eta barneratu dugulako guk
behar duguna ez dugula merezi, guretzat atsegingarria dela ez dugula
merezi.
Nola lagundu ahal gaitu samurtasunak?
Carlos
Menéndez gure maisua izan zenaren hitzetan, samurtasuna da zuretzat
garrantzitsua izateko gaitasuna, zu niretzat garrantzitsua zarelako.
Beste modu batetara esanda, samurtasuna da besteari adieraztea: zu
niretzat garrantzitsua zara, zeren eta nik, ni garrantzitsuena naizena,
zurekin partekatu nahi dut, zurekin egon nahi dut.
Zer egiten duzue tailerrean hori lortzeko?
Geure tailerretan konfiantza eta segurtasunezko gune bat sortzen dugu,
emakume eta gizon bakoitza, bere erritmora eta bere biografiaren
arabera, ikerketa propioa burutu ahal izateko sexualitatearen eta
samurtasunaren inguruan, hainbat jolas eta dinamiken bidez. Mugimenduak,
erlaxazioak eta automasajeak gorputza sentitzeko eta gorputzaz
kontzientzia hartzeko bidea ematen digute. Elkartze-jolasetan
bestearekin komunikazioa esploratzen dugu: eskatu eta eman, eskaini eta
jaso... Ikaspenak beti bizipen positiboetatik abiatuta.
No comments:
Post a Comment