Milioi bat gutxiago euskararentzat
Arabako Foru Aldundian dagoenetik, PPk %66 urritu du euskara sustatzeko egitasmoetara bideratutako dirua
Kuadrilletako euskara teknikarien diru sailak kendu ditu 2013ko aurrekontu proiektuan

Jon Rejado - Ivan Santamaria
Gasteiz
Arabako Foru Aldundiak euskararen aurkako erabakiak
hartzen jarraitzen du. 2013ko aurrekontu proiektuan, euskara
egitasmoetara bideratutako diru saila %51,7 urritu du, aurtengoaren
alderatuta. Are gehiago, Javier de Andres agintean dagoenetik, euskarara
bideratutako aurrekontua %66 murriztu du: milioi bat euro inguru. 2011.
urtean, Xabier Agirreren gobernuak 1.465.639 euro bideratu zituen
euskararako; 2013ko aurrekontu egitasmoan, 496.500.
Murrizketa horiek berebiziko eragina izango dute zenbait arlotan, aurrekontua onartuz gero. Besteak beste, Arabako kuadrilletako euskara teknikariak desagertu egingo dira. 2012. urteko 233.000 euroko diru saila aurrekontu proiektutik kendu du. Egitasmo hori 2009. urtean jarri zen martxan, Lorena Lopez de Lacalle Euskara, Kultura eta Kirol diputatua zenean. Kuadrilla eta herrietan euskara sustatzeko eta «bide berriak» egiteko helburua zuten. Ordea, Javier de Andresen gobernuak bertan behera utziko du. 2012ko aurrekontuan 233.000 euro eman zituen; datorren urterako proiektuan, batere ez dago.
Aurrekontu proiektutik beste zenbait diru sail desagertu dira. Geu Elkarteari emandako diru laguntza bertan behera gelditu da —9.000 euro—, baita Arabako Merkataritza Ganberak euskara sustatzeko egitasmoak egiteko jasotzen zituen 25.000 euroak ere. EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta gizartearen arteko zubi lana egitea helburu duen Eusko Iker Fundazioak ere ez du iaz jaso zituen 2.700 euroak jasoko. Azkenik, euskara eta beste hizkuntzetako mintegietarako dirua desagertu da 2013ko aurrekontu proiektutik.
Euskara sustatzera bideratutako diru sailak desagertzea ez da berria Javier de Andresen foru aldundian. 2012ko aurrekontuetan euskara sustatzeko diru sail batzuk iaztik desagerrarazi zituzten. Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Euskara Elkarteen Topagunea diruz laguntzeko sailak kendu zituzten. Horrez gain, euskararen erabilera sustatzeko plana eta ikaskuntza eta sentsibilizazio programak elkartu, eta horien aurrekontua ia 170.000 euro urritu zuen.
Desagerrarazitako diru sailez gain, 2013ko aurrekontu proiektuan euskararen alorreko diru sail guztiek murrizketak jasango dituzte, Euskara Biziberritzeko Planak izan ezik; diru sail horri eutsi egingo diote. Ordea, euskara sustatzeko jardueretara bideratutako dirua erdian utzi dute; Arabako Bertsolari Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Euskaltzaindiko diru sailak %33 eta 40% artean murriztu dituzte.
Aldundiaren jomugan
Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen aurrekontu propioa jaitsi arren, euskarak jasan dituen murrizketak are handiagoak izan dira. Bi urtean %24 txikitu da aldundiaren aurrekontu propioa —524,4 milioi eurotik 397,7 milioi eurora—, eta euskararena %66 urritu du, ia milioi bat euro.
Murrizketa hori bereziki adierazgarria da ere dagokion aldundiko sailarekin alderatuta. Euskara, Kultura eta Kirol Sailak mozketa handienetakoa jasan du 2013ko aurrekontu egitasmoan: %16,9 urritu dute. Hori, baina, euskaran moztu duten batez bestekotik urrun dago. Badaude sail horretan bertan adierazgarriak diren diru sail batzuk; besteak beste, Alaves eta Baskoniarentzat 1,3 eta 1,4 milioi euro bideratu dituzte, hurrenez hurren. Kontrako jarrera hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, 2013ko aurrekontuetan eliteko kirol taldeentzako laguntzak kendu baititu.

Euskararako diru sailak Arabako Aldundian
2011 | 2012 | 2013 | (proiektua) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Euskarazko argitalpenak | 10.000 | 10.000 | 5.000 | |||
Euskara sustatzeko jarduerak | 212.772 | 211.000 | 100.000 | |||
Euskarari buruzko mintegiak | 15.000 | 10.000 | 0 | |||
Euskararen Aholku Batzordea | 20.000 | 5.000 | 1.500 | |||
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia | 50.000 | 40.000 | 40.000 | |||
Euskara sustatzeko planak: udalak | 296.420 | 0 | 0 | |||
Ikaskuntza eta sentsibilizazioa: udalak | 70.000 | 200.000 | 150.000 | |||
Kuadrilletako euskara teknikariak | 245.000 | 233.000 | 0 | |||
Merkataritza eta Industria Ganbera | 25.067 | 25.000 | 0 | |||
Euskaltzaindia | 96.000 | 75.000 | 50.000 | |||
Euskararen erabilerarako diru laguntzak | 80.441 | 100.000 | 75.000 | |||
Araba Euskaraz | 10.000 | 16.000 | 15.000 | |||
Nafarroa Oinez | 6.000 | 0 | 0 | |||
Geu Gasteiz | 9.000 | 9.000 | 0 | |||
Arabako Bertsolari Elkartea | 16.000 | 16.000 | 10.000 | |||
Eusko Iker | 3.000 | 2.700 | 0 | |||
Eusko Ikaskuntza | 96.000 | 75.000 | 50.000 | |||
Topagunea | 5.000 | 0 | 0 | |||
Herri Urrats | 6.000 | 0 | 0 | |||
Euskara elkarteak, ondasun inbertsioak | 193.939 | 0 | 0 |
Guztira | 1.465.639 | 1.027.700 | 496.500 |
---|
No comments:
Post a Comment