2014

2014

2012/11/13

Euskaraz bizitzeko nahia kaleratu nahi du Kontseiluak abenduaren 1ean


Hizkuntza komunitatea osatu eta indartzeko herritar guziek euskara ezagutu behar dutela aldarrikatuko du Kontseiluak abenduaren 1ean Donostian.
Urratsak emateko "une aproposa" dela iritzita deitu du manifestazioa. EHEk ere bat egin du deialdiarekin.

"Euskaraz bizi nahi dut" lemapean manifestazioa eginen du Kontseiluak Donostian abenduaren 1ean. Euskaldunen komunitatea indartzeko zita izanen da, eta administrazioei urrats sendoak emateko eskakizuna plazaratzeko aukera. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan duenez "une aproposa" da urrats horiek emateko. Hizkuntza komunitatea osatu eta indartzeko, herritar guztiek euskara ezagutzea ezinbestekoa dela gaineratu du. Euskara ezagutzeko eskubidea egikarituko litzateke horrela: "ez da justua inori ukatzea".

EHEk bat egin du deialdiarekin, Kontseiluko hainbat bazkiderekin batera (AEK, Ikastolak, Berria, Topagunea, EIZIE, Elkar, Bertsozale elkartea...).  Orotara 60 lagun inguruk eman diote atxikimendua, tartean, idazleak, kazetariak, elkarteak, ikastetxeak... Manifestazioa 17:00etan hasiko da Anoeta estadioan.

No comments:

Post a Comment