2014

2014

2012/11/20

Abian da 'Euskaraz bizi nahi dut' argazki lehiaketa

info@euskarazbizinahidut.org helbidera bidali behar dira argazkiak, gaurtik abenduaren 3ra bitartean, biak barne. Argazkiak Berria.info-n egongo dira ikusgai, eta parte hartzaileen artean sariak zozkatuko dituzte abenduaren 4an. Irabazlearen izena abenduaren 5eko BERRIAn argitaratuko da.


Argazkiaren gaia euskaraz bizitzeko nahia agertzea da, hori izango da zozketan parte hartzeko baldintza bakarra.
Egileak argazkia bidaltzerako orduan hainbat informazio eman behar du: bere izen-abizenak, argazkia non egina den, argazkian agertzen dena modu laburrean azaldu behar du, harremanetarako bideren bat eskaini behar du, zozketa irabaziz gero, berarekin harremanetan jartzeko modua izateko (informazio hau ez da argitaratuko).
Zozketaren irabazleak bi sari jasoko ditu: Hizkuntzaren keinua liburuaren ale bat eta Wii-a edo sukaldeko errobota aukeran.
Bannerra

No comments:

Post a Comment