Zer egin dezaket asteburu honetan? Edo hemendik hiru astetara? Noiz eta non antolatu ditu Bertsozale Elkarteak saioak? Edo zer arte erakusketa Guggenheimen?...
Honelako galderei eta gehiagori erantzuna topatzeko modu erraza izango dugu hemendik aurrera EHAgenda.info web orrian. Urriaren 1etik aurrera, web orri berria erabat erabilgarria da sarean.
Proiektu honek, kultur agenda bildu eta osatzea du helburu, inongo irabazi asmorik gabe.
Proiektu hau aurrera ateratzeko, zure laguntza behar dute. Antolatzen dituzuen ekitaldien berri bidaltzea eskatuz, zuen informazioa lotura hau jarraituz bidali dezakezu. Nahiago baldin baduzu, harremanak@ehagenda.info helbidea erabiliz jarri zaitezke harremanetan.
No comments:
Post a Comment