Abenduaren 3an Nazioarteko euskararen eguna ospatuko da. Hau dela eta , zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere, egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen.
Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Biziko plangintza eramaten dugu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, gurasoak, langile ez irakasleak..
Eta zer egin dezakezue, zuek gurasook euskararen aldeko normalizazioan?
Jarraian datozen proposamenetatik ziur, bat edo beste egin dezakezuela.Ekintza hauek urte osoan egitera animatu nahi zaituztegu , baina batez ere, aurtengo Nazioarteko Euskararen eguneko astean, abenduaren 1etik 5era, ikastola osoa inplikatu ahal izateko.
Hona hemen hainbat proposamen
- Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean positiboki baloratu
- Haurra bere lagunekin, euskaraz egitera bultzatu eta egiten dutenean positiboki baloratu
- Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz
- Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez, edo ipuin, musika edo bideo-zintak oparituz. Aukera aparta duzue abenduaren 4tik 8ra Durangoko Euskal liburu eta diskaren azokara zuen seme-alabekin joateko
- Etxean ditugun irratia, telebista eta ordenagailuan , ahal denean euskarazko programazioa, joko edo programak aukeratu
- Euskaraz ez badakizue, animatu eta euskaraz zerbait ikasi, edo-ta dakizuen apurra erabili ( etorri hona! Lo-lo egitera..)
- Zuei bururatzen zaizuena.....
No comments:
Post a Comment