Otsailaren 20an, goizeko 09:00etan Ikastolako atarian.
Kamaraka mendia (795 m) Araba eta Bizkaia arteko mugan dago, Ganekogorta mendigunean.
Ikastolatik goizeko 9:00etan aterako gara, Laudiora joateko. Laudio igarota, bidegurutze batean eskubira hartuko dugu, Okondoruntz. Bidea jarraituko dugu Santa Maria del Yermo aldera, eta Santa Lutzia ermitara iritsiko gara. Toki horretan kotxeak utziko ditugu. Gasteiztik hariano ordubeteko bidaia dugu.
Ermitatik (500 m) Artxiger leporaino igoko dugu (679 m). Basopista jarraitu eta Gazteluzarrera eta Ganekogortara daraman bidegurutzera iritisko gara. Eskubira hartuko dugu. Aldapa gogor baina motz bat igo beharko dugu Kamaraka tontorrera iristeko. Hamarretakoa bertan egingo dugu.
Gero, gailurreriatik jarraitu eta Goikoganera (704 m) iritsiko gara, Mugarriluze aldetik (735 m). Inguru horretan Gerra Zibileko lubakien aztarnak ikusi daitezke oraindik ere. Bilboko Burdin Gerrikoa osatzeko ireki zituzten.
Tarte horretan, kontuz ibili behar da zenbait lekutan, bideak estuguneak eta aldapa handiak baititu. Leku horretatik, beherako bideari ekingo diogu, Santa Lutziaraino.
No comments:
Post a Comment