2014

2014

2011/02/13

"Hamarkada bat harkaitz artean", Irati Anda

Korrika Kulturalaren egitarauan aldaketan bat egin dute. Otsailaren 14rako programatutako Pou anaien hitzaldia bertan behera geratu da eta horren ordez Irati Anda izango da "Hamarkada bat harkaitz artean" hitzaldiarekin.

Irati Andak berak emandako hitzaldiaren edukiaren berri:
"Eskalatzen daramat jadanik nire bizitzaren erdia baino gehiago. Bidaia horretan eskalada bizitzeko hainbat modu ezagutu eta bizi izan dut. Sentimendua eta esperientzia islatzen dituen ikusentzunezkoa da hau. Nire kirol bizitzaren joan-etorrien laburpen txikia, hitzez, irudiz eta musikaz lagunduta"

Esan bezala, Irati Andak hitzaldia emango du otsailaren 14an, astelehena, 19:30ean Judimendiko Auzo Elkartean (Colá y Goiti kalea, 5-7).


"Hamarkada bat harkaitz artean", Irati Anda

Noiz?
OTSAILAK 14, ASTELEHENA, 19.30ean
Non?
JUDIMENDIKO AUZO ELKARTEAN (Cola y Goiti kalean, 5-7)
Antolatzaildea:
 AEK

No comments:

Post a Comment