Aurtengo Herri Urrats, Kanboko ikastola berritzeko
Maiatzaren 8an izango da Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia, Senperen.
Laku bat munduan lelopean egingo dute aurten Herri Urrats Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolen aldeko festa, eta 2011ko dirua Xalbador Kanboko ikastetxea berritzeko erabiliko dute. Handitu beharrean dira Xalbador, gero eta ikasle gehiago dituelako.
Berri Txarrak taldeak egin du kanta. Bideoklipa ikusteko Egin KLIK
Iazko Herri Urratsen aspaldiko jende gutxien elkartu zen. Eguraldi txarra egin zuen, baina antolatzaileek ohartarazi dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik gero eta jende gutxiago joaten dela.
Animatu beharko, ezta?
No comments:
Post a Comment