Araban ere gaztetxoen artean lehiarik ez
Araban ere 14 urtera artekoen artean ez da lehiaketarik egingo. Euskal
Herriko finalean kantatu nahi dutenekin taldea aurkeztuko da. Dena den,
bailarako topaketak antolatuko dira, eta hor izango da kanturako
aukerarik. Taldeka sortak kantatuko dituzte eta 14 urtera artekoek
bat-bateko saioa egingo dute. 15 eta 18 urte bitartekoen kanporaketak
ere bertan izango dira. Denera hiru saio antolatu dituzte.
Maiatzaren
10ean Gasteizen izango da lehenengoa, arratsaldeko 17:30etan, Armentia
Ikastolan.
Sortak kantatzen Bertxilikako bost talde eta Alde Zaharra eta
Xagumendi ariko dira. Ondoren, 14 urtera artekoen saioa egingo dute
Xagumendi, Bertxilika eta Murgiako taldeek. 15 eta 18 urte artekoen
Txapelketako Kanporaketan, berriz, honako bertsolari hauek dira
kantatzekoak:
Iñaki Tena
Maddalen Arrausi
Jon Santxez
Unai Argote
Ane Amor
Ianire Nazabal
No comments:
Post a Comment