2014

2014

2012/12/20

ZoriON aplikazioa

Ikastolen Elkarteko Android sistemarako aplikazio berria, ZoriON. Aplikazio honen bitartez geure postal pertsonalizatuak egiteko aukera izango dugu. Aplikazioak honako hauek eskainiko dizkigu: HONDOAK, PERTSONAIAK, BESTEAK, TESTUAK.


Tresna hauek erabilita, geure posta txartela sortzeko aukera izango dugu, nahi dugun testua idatzi ahal izango dugu  eta, baita, geure irudi pertsonalak sartzeko ere. Ondoren, posta txartela konpartitzeko aukera dago, ohiko eran: gmail, facebook, whatsapp…

Lau hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa

Nola eskuratu:
Aplikazioa eskuratzeko, Android sistema duen telefono edo tableta behar da eta Google Play gunetik deskarga daiteke doan oinarrizko bertsioa. Bertsio honek eskaintzen dituen irudiak baino gehiago nahi badira, aparte ordaindu beharko dira.

No comments:

Post a Comment