
Bigarren edizio honetan, galderak eta probak ez dira soilik euskarara mugatuko. Inguruneak, ekosistemak, euskaran eta beste hizkuntzengan duen eraginean murgilduko gara. Alegia, hizkuntza-ekologian.
Baina ez da hori berritasun bakarra. Oraingoan, sari berri bat baitago. Lehiaketaren irabazlearen eskualdeko euskalgintza proiektu baterako 3.000€ko laguntza emango baitu Ekoguneak. Aipatutako proiektua Topagunearekin adostuko da.
Euskararen Ginkana ere sari bikainak irabazteko aukera paregabea duzu. Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da. Astero probak eta asmatu beharreko galderak argitaratuko dira. Lehenengo fasearen amaieran puntu gehien dituzten 10 lehiakideak otsailaren 9an Donostian San Telmo Museoan ospatuko den finalerako sailkatuko dira. Irabazlea ORBEA bizikleta elektriko batekin saritua izango da. Bigarren sailkatuak asteburu bat irabaziko du landetxe batean eta hirugarrenak afari ekologiko bat bi lagunentzat.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar. Hortik aurrera, lehen fasean zehar astero proba eta galdera berriak argitaratzen diren unetik zure txokoan erantzuteko aukera izango duzu, lehen fasea amaitu arte. Ezetz galderak eta probak gainditu eta otsailaren 9an ospatuko den finalerako sailkatu!
No comments:
Post a Comment