2014

2014

2012/12/25

Abenduak 29 Euskal Selekzioaren Partidua

Datorren Abenduaren 29 larunbateko Euskal Selekzioaren eta Boliviaren arteko partidurara joango gara. Gogoratu autobusa:
Ikastolatik arratsaldeko 15:30etan aterako da, eta partidu ostean, gaueko 23:00etan bueltatuko da Anoetatik Gasteizerantz.

2012/12/20

ZoriON aplikazioa

Ikastolen Elkarteko Android sistemarako aplikazio berria, ZoriON. Aplikazio honen bitartez geure postal pertsonalizatuak egiteko aukera izango dugu. Aplikazioak honako hauek eskainiko dizkigu: HONDOAK, PERTSONAIAK, BESTEAK, TESTUAK.


2012/12/18

Euskal Selekzioa – Bolivia: Abenduak 29 Anoetan, 20:00etan



Datorren Abenduaren 29 larunbateko Euskal Selekzioaren eta Boliviaren arteko partidurako Taldeko Sarrerak antolatu ditugula Armentia Ikastolan. Horretarako, autobus bat jarriko dugu, Ikastolatik arratsaldeko 15:30etan aterako dena, eta partidu ostean, gaueko 23:00etan bueltatuko dena Anoetatik Gasteizerantz.

Olentzeroren postontzia


olentzeropostontzia
Olentzeroren postontzia
Goiuri jauregian, Abenduaren 10etik 23ra.
Gasteizko haur guztien eskutitzen zain dago Olentzero!
Ondoren, Olentzerok eskutitz guztiak jasoko ditu Udaletxean (Plaza Berrian),  Abenduaren 24an, 11.00etatik 14.00etara 

2012/12/17

Gabonetako jaia 2012/12/21

LEHEN HEZKUNTZA
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Olentzerorekin kalera abestera joango dira. Egitaraua:
9.30 Olentzero 1. zikloko geletatik pasatuko da.
10:15 Metroces eta Ariznabarrko zaharren egoitzetan abestuko dugu.
11:00 Ariznabarrako kirol kantxetan abestuko dugu, Eroskitik hurbil (hemen zuen umeak abesten ikusteko aukera izango duzue).
11:30 Ikastolara buelta eta gaztainada.
12.15 Olentzerori aginduak eta Txartel lehiaketaren irabazleei eta finalistei sariak banatuko dizkie
honek.

2012/12/04

Baskonia – Bilbao Basket familian Armentia Ikastolarekin



 Datorren egunetarako plan bat proposatu nahi dizuegu: Armentia Ikastolako beste familia batzuekin Baskoniako partidu bat ikustera joatea. Horretarako, Baskoniako Klubetik eskaintza berezi bat egin digute: Baskonia – Bilbao Basket partidurako talde-sarrerak eskuratzeko aukera. Partidua Abenduaren 16an da, igandea, eguerdiko 12:15etan. IV. Solairuko prezioak honakoak dira:

-9 euro haurrentzat (1998tik aurrera jaiotakoak).
-13 euro helduentzat.

2012/12/03

Euskararen Ginkana Jada martxan dago lehen fasea!

Lehendabiziko edizioaren arrakasta eta gero.... hemen dugu berriz ere Euskararen Ginkana! Euskaraz eta euskararekin ongi pasatzeko lehiaketa.

Bigarren edizio honetan, galderak eta probak ez dira soilik euskarara mugatuko. Inguruneak, ekosistemak, euskaran eta beste hizkuntzengan duen eraginean murgilduko gara. Alegia, hizkuntza-ekologian.


Baina ez da hori berritasun bakarra. Oraingoan, sari berri bat baitago. Lehiaketaren irabazlearen eskualdeko euskalgintza proiektu baterako 3.000€ko laguntza emango baitu Ekoguneak. Aipatutako proiektua Topagunearekin adostuko da.