ARABA EUSKARAZ (EKAINAK 17) Txartelak
ikastolako Idazkaritzan ekainaren 1etik 13era arte
HAMAIKA GARA (EKAINAK 23) apuntatzeko ekainaren 12ra arte
ARABA EUSKARAZ -
laguntzaHAMAIKA GARA (EKAINAK 23) apuntatzeko ekainaren 12ra arte
ARABA EUSKARAZ -
Berriro gogoratu nahi dizuegu aurten
Bastidan izango dela ekainaren 17an, eta berriro zuen laguntza eskatzen dugu gure
jai hau izugarri gerta dadin. Bastida Ikastolatik, egunean bertan laguntzeko,
ahalik eta jende gehiago joateko esan digute… Zuen zain gaude!
Izena emateko mezu bat bidali armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
helbidera, Ikastolara deitu (945 145 445) edo Felixi deitu (652 750 887).
Mila esker!!!
ARABA EUSKARAZ
– Ekainak 17 - autobusa
Gure
jai honetan jendetza biltzen saiatzeko, ikastolak autobusak antolatuko ditu
Bastidara joateko. Autobusak ikastolatik aterako dira 10,00tan eta Bastidatik
18,30etan martxan jarriko dira. Txartela bakoitzak (joan-etorria) 5 €-ko prezioa
izango du ikastolakoentzako eta 8 €-koa kanpokoentzat.
Txartelak
ikastolako Idazkaritzan eros ditzakezue ekainaren 1etik 13era arte (asteazkena)
bulegoko ordutegian (8,30-13,00 eta 15,00-17,00).
Ez
gelditu txartelarik gabe!!!
“HAMAIKA
GARA” – ekainaren
23an Anoetan
ESAIT,
EH Kirola eta Kontseiluaren eskutik ekitaldi bat antolatzen ari da honako 4
aldarri nagusiak partekatzeko asmoz: “Euskaraz bizi nahi dut!”, Euskal
Selekzioen aldeko ofizialtasuna, parekidetasuna eta herritarron parte hartze
zuzena.
Ekimen
hau 10,30tan hasiko da: haurrentzako tailerrak, Porrotx eta Irrien Lagunak, Ze
Esatek, Anje Duhalde, Dj. Bull, kale animazioa, magia, euskal jokoen
txapelketa, …. Bukatzeko 16,30tan Anoetako futbol-zelaian, emakumezkoen
nazioarteko futbol partidua (Euskal Herria – Eslovakia) jokatuko da.
Hara
joateko ikastolak autobus bat antolatzeko asmoa du: ikastolatik 10,00etan eta
itzulia 19,00tan izango da (joan- etorria - 5 €). Sarrerak ere aldez aurretik
eskatu egin behar dira. Beraz, joan nahi baduzu, apuntatu Idazkaritzan bertan edo telefonoz deitu (945 145 445)
ekainaren 12a baino lehen.
ANIMATU!!!
PARTE HARTU!!!
No comments:
Post a Comment