2014

2014

2011/03/15

MENDI IRTEERA 2011–03–20 - BELABIA

Martxoaren 20an, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.

Belabiako tontorra Izkiko mendien iparraldean dago. 
Bertara iristeko bideen artean interesgarrietako bat Botondelako amildegitik eta Itxilarrako lepotik doana da. Bide horretatik joanda, lurralde horretako lehen kristauen bizileku eta babesleku izan ziren kobazulo artifizialak ikusi ditzakegu, nahiz eta ederrenak San Juan elizaren inguruan dauden, Arluzeako bidean.

Gasteiztik Markizera joango gara (692 m). Herriko plazatik elizara igo eta herria utziko dugu Arangutia kaletik. Zutoina aurkituko dugu Urarteko erroten bidea seinalatzen duena. Asfaltatuta dagoen bidea jarraituko dugu. Gero, baso bidez, Botondelako sakanera sartuko gara. Hor bi kobazulo artifizial ikusiko ditugu.

Bide erraza egin ondoren (40 minutu) Botondela erreka igaro eta Itxilarra leporaino igoko dugu, ezkerretara zelai batzuk utziz (10-15 minutu). Lepo zabal horretatik, markatuta dagoen bidezidorra hartu eta igoera leun baten ondoren zelai eder batera iritsiko gara. Hor seinaleen zutoina dago. Belabiako tontorra 5 minutura dago. Itzultzeko, bide beretik jaitsiko gara zelairaino. Hortik Iparraldera egingo dugu markatutako bidetik, eta herriraino jaitsiko gara.

No comments:

Post a Comment