2014

2014

2011/03/16

PREMIAZKO DEIALDIA, ARMENTXO BERTAN BEHERA GELDITZEKO ARRISKUAGATIK


Aurreko 2011ko martxoaren 9an, Armentxoko Batzar Nagusia ospatu zen, non eguneko gaietariko bat Armentxoko Batzarreko berritzea zen.

Batzar honetara 434 bazkidetako 21 baino ez ziren aurkeztu, hau da, % 4,8a besterik ez.

Aurkeztutakoen artean ordezkaritza hau onartezina zela pentsatu zen. Armentxo, hezkuntza kooperatiba bateko Guraso Elkarte bat da eta ezin du aurrera egin Batzar Nagusi batean %5eko ordezkaritzara iritsi gabe. Eskolaz kanpoko ekintzak aurrera eramateko gurasoen laguntza ezinbestekoa da, beraz, batzar batean guraso gehienen parte-hartzea behar da, interesatuak gaudela suposatzen baita

Hau dela eta 2011/03/30 egunean egingo den bilerarako indarrezko deialdia egiten dugu, 2011/03/9 egunean egindako bileraren jarraipena egiteko. Hemen erabakiko da Elkartearen lanarekin jarraitzea edo bertan behera uztea.

Kontutan izan behar dugu eskolaz kanpoko ekintzen (Euskal Pilota, Saskibaloia, Areto Futbola, Kirol Hasiera, Eskalada, Karate, Dantza, Bertsolariak, Trikitrixa, Pandero, Zeramika , Marrazketa y Zaintza LH) jarraipena bakarrik ikasturte honetarako ziurtatuta daudela eta Batzar berria osatzen ez bada datorren ikasturterako desagertzeko arriskua dagoela. Berdina gertatuko daiteke Udaleku Irekiekin, ekaina eta uztaila aldera burutzen direnak eta aurten bertan behera geldi daitezkeelarik.

Egoera larri honen aurrean, bazkide zaretenoi deialdi bat egiten dizuegu Elkartea hiltzen ez uzteko, urte askotan pertsona askoren artean egindako lanaren ondorioa baita.

Garapen handi bat lortu izan da eta gaur egun 500 ume baino gehiagoen hezkuntzan lagungarria da, hau dela eta bilera larri honetan zuen presentzia espero dugu.

Zer: Martxoaren 9an egindako Batzar Nagusiaren jarraipeneko bilera larria.
Eguna: 2011ko Martxoak 30 arratsaldeko 17:30etan.
Lekua: Armentia Ikastolako Aretoa.
Gaia: Armentxo bertan behera uztea edo ez.

Zuen presentzia espero dugu.

No comments:

Post a Comment