2014

2014

2011/03/31

ESKERRIK ASKO

Atzoko asanblada pozgarria izan zen.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!
ESKERRIK ASKO LAGUNTZEAGATIK!

2011/03/29

Martxan jarri gara!

Gaur bilera burutu dugu, eta pozgarria da ikustea zenbat elkartu garen lan egiteko prest.

Han elkartu garenok, lan-taldetan banatu gara, lanean hasteko:

  • KIROLA
  • KULTURA
  • ZERBITZUAK
  • GURASOAK
Eta bihar gehiago izango garela uste dugu.

 Animatu zu ere, eta etorri bihar, Armentxoren asanbladara!
ZURE ZAIN GAUDE!

2011/03/24

BILERA MARTXOAK 29, 17:15etan

Dakizuenez, ARMENTXO ELKARTEA gure ikastolako gurasoen elkartea da.

Orain arte jardun duen batzordeak bere dimisioa aurkeztu du. Eta hurrengo asteazkenean, Martxoak 30, batzar batera deituak gara talde berri bati aukera emateko. Hau izan da lanean izan den egitura.


Eguneroko lana, kontratatuta dagoen Koordinatzaile batek eramaten du

Estatuto Berrietan beste lan eredu bat onartu zen.
Juntaren osaketa:
- lehendakaria
- lehendakariordea
- idazkaria
- diruzaina
Eta 6 – 12 arteko kide.

Armentxori buelta eman nahi da, Lan Taldez osatutako dinamika sortuz, partehartzailea eginez. Hurrengo printzipiotan oinarrituta:

1. Lankidetza
2. Irekitasuna eta gardentasuna
3. Ideien trukaketa
4. Zintzotasuna


Gure proposamena, jende gehiago biltzea da, laguntzaile izateko proiektu ezberdinetan, egitura hau osatzeko asmoz:


ZERTAN PARTE HARTU?

Hilean behin edo elkartzerik baduzu, laguntzeko gogoa eta aukera baduzu...

...begiratu lan-arloak eta aukeratu dagokizuna edo berriak proposatu:

KIROL PROIEKTUAK (dauden kirol guztiak eta proposa daitezkeenak):
KARATE
ESKALADA
FUTBOLA
KIROL HASIERA
SASKIBALOIA
GORPUTZ ADIERAZPENA
PILOTA
BERRIA (PATINAK) 4-5 URTEKOENTZAT + HELDU BAT


KULTUR-ARTE PROIEKTUAK:
BERTSOLARITZA
TXISTU
ZERAMIKA
EUSKAL DANTZA
TRIKITIXA
PANDERO
BERRIAK: Euskara astea, ikastolako jaia,…


GURASOEI ZUZENDUTAKOAK:
ESKULANAK
DANTZAK
BERRIAK: GURASO ESKOLA (Nola lagundu etxeko lanetan, Gainetiko irakurketa, Sare sozialak eta nerabeak...), GURASOLAGUNA (Hika ikastaroa...)

ZERBITZUAK:
ZAINTZA
UDALEKUAK
BERRIAK: LIBURUTEGIA IREKIA

HAU GUZTIA PRESTATZEKO, HURRENGO ASTEARTEAN,
MARTXOAK 29, (ASANBLADAREN BEZPERAN) ELKARTUKO GARA, 17:15etan, IKASTOLAKO SARRERAN, LIBURUTEGIRA JOATEKO.

ETA HAU HORRELA DENEZ, GEHIENOK UMEEKIN AGERTUKO GARA, EZ KEZKATU ETA ETORRI ZU ERE!

2011/03/22

Zinema eta tailerrak EUSKARAZ!!

Larunbat goizetan haurrentzako filmak ikusgai Aranbizkarran eta San Martin auzoetan!! 

Amaia Zentroan (Benito Perez Galdos plazan)
  • Doraemon eta Maya inperioa.  
MARTXOAK 26, LARUNBATA, 11.00 - 12.30 (ostean tailerrak)
  • Ahate itsusia eta biok.  
APIRILAK 2, LARUNBATA, 11-00 - 12.30 (ostean tailerrak)
  • Korrika jaia 2011: Takolo,  Pirritx eta Porrotx filma eta tailerrak.  
APIRILAK 9, LARUNBATA, 11.00 - 13.30 


San Martin Auzo Elkartean (Pintor Vera Fajardo kalea)
  • Pippi Galtzaluze. 
MARTXOAK 26, LARUNBATA, 11.00-12.30 (ostean tailerrak) 
  • Ametsen lapurra.  
APIRILAK 2, LARUNBATA, 11.00-12.30 (ostean tailerrak)
  • Korrika jaia 2011: Pirritx eta Porrotx baserrian eta tailerrak.  
APIRILAK 9, LARUNBATA,  11.00 - 13.30  


Antolatzaileak: Euskharan Kultur Elkartea eta Ateak Zabalik
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia

2011/03/20

Korrika 17 Ibilbidea


2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. Hemen daukazue Korrika 17k egingo duen ibilbidea, herriz herri eta orduz ordu zehaztuta:
PDF formatoan deskargatzeko, egin klik ibilbidea-korrika17-n

2011/03/16

PREMIAZKO DEIALDIA, ARMENTXO BERTAN BEHERA GELDITZEKO ARRISKUAGATIK


Aurreko 2011ko martxoaren 9an, Armentxoko Batzar Nagusia ospatu zen, non eguneko gaietariko bat Armentxoko Batzarreko berritzea zen.

Batzar honetara 434 bazkidetako 21 baino ez ziren aurkeztu, hau da, % 4,8a besterik ez.

Aurkeztutakoen artean ordezkaritza hau onartezina zela pentsatu zen. Armentxo, hezkuntza kooperatiba bateko Guraso Elkarte bat da eta ezin du aurrera egin Batzar Nagusi batean %5eko ordezkaritzara iritsi gabe. Eskolaz kanpoko ekintzak aurrera eramateko gurasoen laguntza ezinbestekoa da, beraz, batzar batean guraso gehienen parte-hartzea behar da, interesatuak gaudela suposatzen baita

Hau dela eta 2011/03/30 egunean egingo den bilerarako indarrezko deialdia egiten dugu, 2011/03/9 egunean egindako bileraren jarraipena egiteko. Hemen erabakiko da Elkartearen lanarekin jarraitzea edo bertan behera uztea.

Kontutan izan behar dugu eskolaz kanpoko ekintzen (Euskal Pilota, Saskibaloia, Areto Futbola, Kirol Hasiera, Eskalada, Karate, Dantza, Bertsolariak, Trikitrixa, Pandero, Zeramika , Marrazketa y Zaintza LH) jarraipena bakarrik ikasturte honetarako ziurtatuta daudela eta Batzar berria osatzen ez bada datorren ikasturterako desagertzeko arriskua dagoela. Berdina gertatuko daiteke Udaleku Irekiekin, ekaina eta uztaila aldera burutzen direnak eta aurten bertan behera geldi daitezkeelarik.

Egoera larri honen aurrean, bazkide zaretenoi deialdi bat egiten dizuegu Elkartea hiltzen ez uzteko, urte askotan pertsona askoren artean egindako lanaren ondorioa baita.

Garapen handi bat lortu izan da eta gaur egun 500 ume baino gehiagoen hezkuntzan lagungarria da, hau dela eta bilera larri honetan zuen presentzia espero dugu.

Zer: Martxoaren 9an egindako Batzar Nagusiaren jarraipeneko bilera larria.
Eguna: 2011ko Martxoak 30 arratsaldeko 17:30etan.
Lekua: Armentia Ikastolako Aretoa.
Gaia: Armentxo bertan behera uztea edo ez.

Zuen presentzia espero dugu.

LLAMAMIENTO URGENTE ANTE LA POSIBLE DISOLUCIÓN DE ARMENTXO

El pasado 9 de Marzo de 2011, tuvo lugar la Asamblea General de Armentxo, donde uno de los puntos del día era la renovación de la Junta.

A dicha Asamblea, acudieron 21 socios, de un total de 434, o sea, que acudió un 4,8% de la representación total. Esta representación, entendimos entre todos los presentes, que era inasumible. Entendiendo que, una Asociación de Padres y Madres, que pertenece a una cooperativa de enseñanza, con una representación en Asamblea de menos del 5%, no puede seguir manteniéndose en activo, al entender, que para llevar adelante los proyectos de las Extraescolares, es necesario la participación de la mayoría de socios, y es de poca seriedad, no acudir a una reunión donde todos los socios/as debemos estar interesados y debemos participar.

Por ello, hacemos un llamamiento masivo a todos los socios/as, para que participen en la próxima reunión del día 30/03/2011, como continuación a la Asamblea del 9/03/2011, donde, dependiendo de la participación, decidiremos el continuar con la Asociación o su disolución.

Hay que tener en cuenta, que la disolución de la Asociación conllevaría, que las actividades extraescolares (Euskal Pilota, Baloncesto, Areto Futbola, Kirol Hasiera, Eskalada, Karate, Dantza, Bertsolariak, Trikitrixa, Pandero, Zeramika , Marrazketa y Zaintza LH), sólo estarían aseguradas para el año en curso, por lo que el año que viene no existiría ninguna de ellas, al igual que los Udalekuak, que normalmente se desarrollan de junio a julio, y que ya este año, quedarían suspendidos.

Ante la gravedad de la situación, hacemos un llamamiento a todos los socios/as, para que no dejen morir una Asociación, que ha sido fruto del trabajo de muchos años y de varias personas, consiguiendo un crecimiento y evolución de la asociación importante, atendiendo actualmente a más de 500 niños, y que tiene un papel muy importante en el desarrollo de nuestros hijos, para lo cual, solicitamos el acudir en masa a dicha reunión urgente.

Cita: Reunión urgente (continuación de Asamblea General del 9 de marzo)
Día: 30 de Marzo de 2011 a las 17:30h.
Lugar: Areto de Ikastola Armentia
Orden del Día: Disolución o no de Armentxo

Esperamos vuestra participación 

2011/03/15

MENDI IRTEERA 2011–03–20 - BELABIA

Martxoaren 20an, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.

Belabiako tontorra Izkiko mendien iparraldean dago. 
Bertara iristeko bideen artean interesgarrietako bat Botondelako amildegitik eta Itxilarrako lepotik doana da. Bide horretatik joanda, lurralde horretako lehen kristauen bizileku eta babesleku izan ziren kobazulo artifizialak ikusi ditzakegu, nahiz eta ederrenak San Juan elizaren inguruan dauden, Arluzeako bidean.

Gasteiztik Markizera joango gara (692 m). Herriko plazatik elizara igo eta herria utziko dugu Arangutia kaletik. Zutoina aurkituko dugu Urarteko erroten bidea seinalatzen duena. Asfaltatuta dagoen bidea jarraituko dugu. Gero, baso bidez, Botondelako sakanera sartuko gara. Hor bi kobazulo artifizial ikusiko ditugu.

Bide erraza egin ondoren (40 minutu) Botondela erreka igaro eta Itxilarra leporaino igoko dugu, ezkerretara zelai batzuk utziz (10-15 minutu). Lepo zabal horretatik, markatuta dagoen bidezidorra hartu eta igoera leun baten ondoren zelai eder batera iritsiko gara. Hor seinaleen zutoina dago. Belabiako tontorra 5 minutura dago. Itzultzeko, bide beretik jaitsiko gara zelairaino. Hortik Iparraldera egingo dugu markatutako bidetik, eta herriraino jaitsiko gara.

2011/03/14

Mintzalagunak eta gurasolagunak txotx!

Gasteizko Mintzalagunok eta Gurasolagunok sagardotegira doaz! 

Oraindik izena eman ez duzuenok martxoaren 14ra arte duzue apuntatzeko aukera (azken aukera!!). Oraindik tokia dagoenez zuen lagun euskaldunek ere etortzea dute.
MINTZA-TXOTX!!

Noiz?
Martxoak 26, larunbata.
Non?
Astigarragako Rezola Sagardotegia
Egun osoko plana:

-Goizeko 11.00ean Europa Jauregian hartuko dugu autobusa eta 12.30ean Astigarragara helduko gara.

-14.30ean bazkaria. 
-Eta gero gerokoak!
-21.00ean Gasteizera buelta
Prezioa: 40 euro.
MINTZA-TXOTXean izena emateko:
“mintzalaguna@geugasteiz.com” edo “gurasolagunagasteiz@gmail.com”martxoaren 13a baino lehen zuen izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
Gure konfirmazio-erantzunaren ostean, Gasteizko Mintzalagunaren kontu korrontean egin beharko duzue ordainketa martxoaren 22a baino lehen.

*ADI!!
Behin dirua sartuta, ez zaio inori itzuliko.
http://farm6.static.flickr.com/5295/5475770563_d1081f937c_m.jpg
*Informazio gehiago: 688 819 118 / 692 730 444 / 688 651 161

2011/03/13

Boga! Ibilaldia 2011

BADATOR, BADATOR IBILALDIA
ITSASOKO HAIZE BERRIA BEZALA
BERE ABERRIA EUSKARA IZANGO DA
BERE ETXEA ZUBI-ZAHAR IKASTOLA!

...BADATOR, BADATOR IBILALDIA
ITSASOKO HAIZE BERRIA BEZALA
BERE ABERRIA EUSKARA IZANGO DA
BERE ETXEA ONDARRUKO KALEAK!

2011/03/12

Plazatik plazera

Plaza berria, mendea eta segundoa gurutzatzen diren plaza, bertsoa, bertso berritzailea, plazandrea… 

Asier Altunak eta Maialen Lujanbiok eginiko obra.

2011/03/11

SASKI BALOIA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/03/12

INF. Gizonezkoak.-GRUPO D TALDEA - INFANTIL MASCULINO

MARIANISTAS B -- ARMENTIA IK Noiz: 10:30 Non: MARIANISTAS (LUIS HEINTZ, 5)

INF. Emakumezkoak.-GRUPO C TALDEA - INFANTIL FEMENINO

PRESENT. DE MARIA -- ARMENTIA IK. Noiz: 10:30 Non: PRES. DE MARIA (NAVARRO VILLOSLADA)

ALEVIN MISTOA 2. URTEA- TALDE BAKARRA - ALEVIN MIXTO 2 AÑO

F.BASK ARRIAGA -- ARMENTIA IK. Noiz: 12:00 Non: JUDIMENDI (PLAZA SEFARAD, 1)


BENJAMIN MISTOA-GRUPO B TALDEA - BENJAMIN MIXTO

IKASTOLA BARRUTIA -- ARMENTIA IK. B Noiz: 11:30 Non: BARRUTIA IK. (ESPOZ Y MINA)

BENJAMIN MISTOA -GRUPO C TALDEA - BENJAMIN MIXTO 
 
ARMENTIA IK. A -- MARIANISTAS B Noiz: 09:45 Non: L.0.3. SANSOMENDI

2011/03/10

FUTBOLA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/03/12


ARETO FUTBOLA ALEBINA | FÚTBOL SALA ALEVIN 2. FASEA Taldea: 2

LEGUTIO -- ARMENTIA IKASTOLA Noiz: 11:00 h Non: POL. LEGUTIANO

ARETO FUTBOLA BENJAMINA | FÚTBOL SALA BENJAMIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA -- COLEGIO SAN IGNACIO Noiz: 09:35 h Non: C.C. ALDABE

2011/03/08

Armentxoko Batzar Nagusia

Jakinarazi nahi dizuegu 2011/03/09 egunean Armentxoko Batzar Nagusia izango dela Aretoan.

Lehenengo deialdia 17:30etan izango da eta 1/3eko asistentzia ez bada, 18:00etan bigarren bat egongo da. (Experientzia esaten da bigarren deialdian izando da)

Eguneko aztergaiak honakoak dira:

          Aurreko Biltegi Nagusiaren Akta eta Ohiz kanpoko Bileraren Akta onespena
          Eskolaz kanpoko ariketaren balantzea 2010-2011.
          Ekonomikoaren balantzea 2010-2011 eta bozketa.
          Zuzendaritza Batzordeak berrikuntza.
          Erregu-galderak.

Oharra: Nor nahi Zuzendaritza Batzordearen izatea, entregatu izena + telefonoa Armentxori (armentxo@hotmail.com  edo Armentxoaren buzoian)


2011/03/06

Gaurko Euskal Narratiba Hitzaldi zikloa

Azken urte bitan euskal narratibak kalitate handiko emaitzak eman ditu. Lan esanguratsuak argitaratu dituzten  lau idazle gonbidatu ditugu gure elkarrizketa saio hauetara: Karmele Jaio, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Ur Apalategi. Hitzaldi ziklo honen helburu nagusia gaur egun euskal narratiban ageri diren ahots berrien ezagutza hedatzea da. Gure asmoa zera da: publiko aurrean eman dezatela euren narratibaren giltza. 

Gaurko Euskal Narratiba, Hitzaldi zikloa

  • MARTXOAK 9, ASTEAZKENA. Zazpi orduak, Miren Agur Meabe
Ordua: goizeko 10.30ean
Non? GASTEIZ, EHU, Letren Fakultatean, Gradu Aretoan
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saila
Eratzailea: Jon Kortazar
Laguntzailea: EHU

2011/03/02

PROPOSAMENA: 2011ko inauteriak

Martxoaren 3a, Ostegun Gizena
  • Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak - Bera
  • Urdelardero eguna -Gasteiz

Martxoaren 4a, Ostiral Mehea
  • Jardinzayen Konpartsa - Donostia
  • Kaldereroak - Eibar
  • Porreteroa eta Sorgina - Agurain

Martxoaren 5a, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Cascabobos eta Mascaritak – Agoitz
  • Jardinzayen Konpartsa - Donostia
  • Kaldereroak – Bera
  • Puska biltzea – Behobia
  • Surrandiak – Durango
  • Zarramuskeroak - Cintruenigo


Martxoaren 6a, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Atorrak - Mundaka
  • Elegante eguna - Azpeitia
  • Errobiko Kaskarotak - Uztaritze
  • Goitarrak - Lesaka
  • Inauteak - Luzaide
  • Inude eta Artzaiak - Bera
  • Jardinzayen Konpartsa - Donostia
  • Kaskarotak - Donibane Lohizune
  • Libertimendua - Donibane Garazi
  • Mamuxarroak - Unanua
  • Markitos - Zalduondo
  • Marrauen soka-dantza - Gernika
  • Maskaradak - Atharratze
  • Plazaren alaitzea - Beskoitze
  • Sorgin-dantza- Antzuola
  • Talaik - Amezketa
  • Txantxoak - Abaltzisketa
  • Txino-Dantza - Aretxabaleta
  • Zaku-zaharrak - Lesaka
  • Zaragi-dantza - Markina
  • Zarramuskeroak - Cintruenigo



 

Martxoaren 7a, Astelenita
  • Fraindarrak arraultze-eskean - Lesaka
  • Martingala - Burlata
  • Talaik - Amezketa
  • Zingar-arraultze eskea - Bera

 

Martxoaren 8a, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Cascabobos eta Mascaritak - Agoitz
  • Estudiantina - Lekeitio
  • Kukumarro - Eskoriatza
  • Leziagako sorgina - Laudio
  • Mamuxarroak - Unanua
  • Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak - Lantz
  • Momotxorroak - Altsasu  
  • Sagar-dantza eta Hartza - Arizkun
  • Toribio - Kanpezu
  • Zahagi-dantza - Goizueta
  • Zanpanzar - Uztaritze