Kaixo, Armentia ikastolako amatxo eta
aitatxo!
Gure
hirian zazpi urte bete dituen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko
gonbitea luzatzeko idazten dizugu.
Urterik urte sarea handituz doa eta
ia 600 lagunok osatzen dugu eta zu
gurekin nahi zaitugu!
Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak
hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.
Etxeko
hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz gainera, Gasteizko 20 ikastetxetan, GURASOLAGUNA
aldaera eskaintzen dugu. Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz
egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin
ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian.
Asteroko
hitzorduaz gain, beste taldeetako
kideak ezagutzeko eta seme-alaben parte-hartzea sustatzeko ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu.
Armentia
ikastolako gurasoek osatutako talde berriak sortu nahi ditugu ikastetxean umeak
hartu baino lehen edota utzi ostean kafetxo baten inguruan... Interesa izanez
gero www.gasteizkomintzalaguna.com
web-gunean matrikulatzeko aukera duzu. 2013/2014 ikasturteko kuota 15 €-koa da.
Honenbestez,
gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu Gasteizen euskara
gehiago erabili eta entzun dadin!
SUPERGURASOLAGUNAK – ELKARTU GUREKIN!!
*Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo
baliokidea) eta astean behin ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea.
No comments:
Post a Comment