Lehen aldiz euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko kantua. Elkartuz zabaldu aurtengo leloarekin bat eginez, antolatzaileek La Troba Kung-Fu talde katalanari eskatu zioten kantua egitea. Pozik hartu zuten eskaintza eta laguna duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari. Emaitza: elkartuz zabaldu, akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen, eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz.
Ederra kanta, Miren!
ReplyDeleteTa ilusio handia egin didan gauza bat:
googlen "herri urrats 2012" idatzita Armentxoko bloga 7. tokian azaltzen da!
Hodei