2014

2014

2011/04/05

MENDI IRTEERA 2011–04–10 MUELA

Apirilaren 10ean, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.

Muela haizdorrea dotore altxatzen da Izkiko Parke Naturalean. Arabako Mendialdearen erdian, balio ekologiko izugarria duen zonaldea da Izkiko Parkea. Muela harri malkarra Durruma Kanpetzu eta Bujanda artean dago, eta animalia eta landaretza apartekoak ditu. Igoera laburra eta erosoa da. Gainaldeak lauak dira, eta familiarteko itzuli-bira lasaiak egiteko egokiak. Sai arreen, arranoen eta hegazti harrapakari askoren hegaldi ederrak ikusi ditzakegu bertan.

Ondoan dagoen Soila mendira igoak gara dagoeneko, baina oraingoan berriro itzuliko gara Izki aldera Muela mendiaren harritzar tentea igotzeko. Abiapuntua Korres izango da, Gasteiztik 30 bat minutura. Kotxeak hango aparkalekuan utzi eta, Durruma Kanpetzuko bidea hartuta, La Peñako ermitarantz joango gara.

Gorantz segituko dugu Mantxibrio muinoaren hegoaldea zeharkatzen duen pistatik. Bidean topatuko ditugun lehen ameztiak ikusiko ditugu han. Helduko gara Izki ibaiaren isurialdea eta Arraia-Maeztu harana bereizten dituen lepora. Maeztura doan bidetik jaitsiko gara apur bat, baina laster, aritz handiaren bidegurutzean, ezkerreko bidea hartuko dugu.  Bide horrek beherantz egiten du San Cristobal eta San Justi mendien magalean zehar, Izki ibaira heldu arte. Ibaiaren ertzetik jarraitu eta Arabako urkidirik onena agertuko zaigu.

Gazteluko lepora iritsiko gara (965m). Hortik, ezkerretara jo eta diagonalean gurutzatuko dugu Muela gainera. Ikuspegia ederra da tarte horretan guztian.

Korresera heltzean, ibilaldia bukatutzat eman dezakegu, edo, nahi izanez gero, ibaiaren ezkerraldetik, Korresetik Bujandara zihoan bide zaharretik, haitzarteko presaraino joan gaitezke. Atseden hartzeko toki ederra da hori.
 

No comments:

Post a Comment