2014

2014

2013/09/24

Gurasoen jarduerak



2013-2014 kurtsoan Gurasoentzako Dantzetara apuntatzeko epea zabalik dago dagoeneko. Apuntatzeko epea urriaren 4 arte, ostirala, zabalik egongo da.

Ikasturte honetarako dantza eskaintza honakoa izango da:



-Astearteak: talde bakarra, azken urteetako talde bera, dantzatzen dakitenak.
·  16:00 – 17:00: urteak daramatzatenak
·  15:30 – 17:00: ordu erdi lehenago hasiko dira taldeko gainerako kideen mailara egokitzeko beharra dutenak.

-Hasi berriak (iaz taldea osatu zutenak barne): 3 egun aukeran: astelehena, asteazkena edo osteguna. Planteamendu bera.
·  16:00 – 17:00: iaztik daudenak
·  15:30 – 17:00: ordu erdi lehenago hasiko dira taldeko gainerako kideen mailara egokitzeko beharra dutenak.

Prezioak:
- 16:00 – 17:00 bitartean: 90 euro urtean.
- 15:30 – 17:00 bitartean: 135 euro urtean.

Inskripzio orria, Armentxoko buzoian utzi dezakezuena, bulegoan, edo bete eta emailez bidali armentxo@hotmail.com helbidera.

Horrez gain, Eskulanak taldean parte hartu nahi dizuen guztiei, eskatu nahi genizueke Armentxorekin harremanetan jartzeko.

No comments:

Post a Comment