Martxan dira Armentia ikastolako Udaleku Irekiak
Gaur hasi eta 5 astez, Armentia ikastolan izango gara udaleku irekiak dinamizatzen.Talderik handiena dugu Arabako ikastola honetakoa baina hezitzaile talde iaioa dugu, urteak daramatzate jardun honetan, beraz ANIMO KOADRILA!!
Aurtengo gaia BOST KONTINENTEAK izango dira. Egunerokotasunean jatorri anitzetako haur, gazte eta helduz inguratuta gaude eta haurrek jatorri horiei buruz apur bat gehiago ezagutzea da gure asmoa. Horretarako hainbat dinamika, eskulan, dantza eta abesti egingo dituzte.
Hona hemen egin berri dituzten MASKAREN adibide batzuk.



No comments:
Post a Comment