Ia konturatu gabe heldu zaigu uda eta urteko sasoi honekin batera, hemen dira Gasteizko Jaiak! Zeledon, urtero legez, abuztuaren 4era arte zerutik jaitsiko ez bada ere, aurreko egunetan hainbat ekitaldi eta ikuskizun izango dira.
Gasteizko Jaietako Euskararen Agenda berezia prestatu dute HIRINETen eta, bertan, hiriko festetan euskaraz izango diren ekimen guztien berri izango duzu.
AGENDA IKUSI
JAI ZORIONTSUAK!!
2014

2013/07/23
2013/07/05
AISIALDI ESKAINTZA 2013
Martxan dira Armentia ikastolako Udaleku Irekiak
Gaur hasi eta 5 astez, Armentia ikastolan izango gara udaleku irekiak dinamizatzen.Talderik handiena dugu Arabako ikastola honetakoa baina hezitzaile talde iaioa dugu, urteak daramatzate jardun honetan, beraz ANIMO KOADRILA!!
Aurtengo gaia BOST KONTINENTEAK izango dira. Egunerokotasunean jatorri anitzetako haur, gazte eta helduz inguratuta gaude eta haurrek jatorri horiei buruz apur bat gehiago ezagutzea da gure asmoa. Horretarako hainbat dinamika, eskulan, dantza eta abesti egingo dituzte.
Hona hemen egin berri dituzten MASKAREN adibide batzuk.



Subscribe to:
Posts (Atom)