2014

2014

2013/03/27

KORRIKA 18. Ama hizkuntza


p002_f07.jpg

Korrika 18. Lekuko barruko mezua
 
Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzak erditzen gaituelako.
Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere. Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Hizkuntzak guri eta guk hizkuntzari, arnasa eta izatea.
Ikasten ari denak ematen dio irakasten ari denari zentzua. Irakasten ari denak ematen dio hiztun zaharrari norabide berri bat. Hiztun zaharrak eman behar dio ikasten ari denari eskua.

2013/03/20

Korrika 18. Ikastolako Jaia

Ikastolako Korrika Jaiaren argazkiak ikusteko HEMEN
Para ver todas las fotos de la Korrika Jaia de la ikastola HEMEN

2013/03/18

KORRIKA

KORRIKAKO INFORMAZIOA:

Armentiaren kilometroa:

Zenbakia:    1284
Lekua:         ARMENTIA IKASTOLA (aurrean)
Eguna:        2013-03-19an
Ordua:         22:36

Beraz, hasi berotzen!!!

2013/03/11

Martxoak 12 - 14 eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera


Datorren astean, Martxoak 12an, asteartea, eta Martxoak 14an, osteguna, arratsaldeko Armentxok antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geldituko dira, Korrikaren inguruko ekitaldien ondorioz.  Asteartean, Ikastolan Korrikako Jaia ospatuko dugu, eta ostegunean aldiz Korrika Txikia izango da.

Martxoak 12

Martxoak 12an ikastolan egingo dugun Korrika festaren barruan euskarazko liburuak trukatzeko aukera izango duzuela, beraz,

Ekarri etxetik trukatu nahi dituzun liburuak, azokan liburu dexente utziko ditugu zuen eskura.
  
El martes día 12 pondremos de nuevo el mercadilo de trueque de libros en euskera, así que Traed de casa los libros que queráis cambiar.


Korrika Astea - Sukaldaritza