2014

2014

2012/10/08

Zer da gurasolaguna?

 
Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian. Normalean hitzorduak seme-alaben zaintza beharretara egokitzen dira eta bilerak ikastetxeen inguruan egiten dira.

  • 6-7 laguneko taldeak sortzen ditugu.
  • Talde bakoitzean mintzalagunak eta mintzalaguntzaileak daude. Lehenengoek mintzapraktika behar dute euren euskara hobetzeko eta bigarrenak euskaraz egitera ohituak daude. Talde bakoitzean mintzalaguntzaile bat egon dadila saiatzen gara taldeari dinamikotasuna emateko eta hiztun eredu izateko. Honek ez du esan nahi irakasleak direnik inondik inora.
  • Mintzalaguna ez dira klaseak beti ere pertsonen arteko harremana ematen da, ez irakasle-ikasleen artekoa.
  • Taldeak asten behin ordubete inguru elkartzen dira nahi dutena egiteko; pote-kafe bat hartu, paseotxo bat eman, ikuskizun batera joan... Baina hori bai beti euskaraz!

No comments:

Post a Comment