2014

2014

2012/04/26

IRRIEN LAGUNAK



Guraso agurgarriok:

Irrien Lagunak Klubaren helburu nagusia, Euskal Herriko haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztientzat komunikazio proiektu sendo bat eratzea da, euskaratik eta euskaraz. Horretarako elkartu ginen, orain dela urte bete, BERRIA egunkaria, KATXIPORRETA pailazo taldea eta ELKAR argitaletxea.

Haurrak  dira klubaren ardatza, baina gurasoak, hezitzaileak eta hezkuntza zein gizarte eragileak ahaztu gabe, gure haurren hezkuntzaren ardura gizarte osoarena delakoan baikaude.

Irrien Lagunak Klubak hasieratik izan du ikuspegi hezitzailea, eta bere ardatza gure haurren isla diren Pupu eta Lore dira. Horiek denon artean hezi nahi ditugu, gure haurrei ere balore zehatz batzuk erakutsiz.

Baina zein baloretan hezi nahi ditugu gure haurrak?

-          Euskaratik euskarara. Euskara da gure herriaren hizkuntza eta euskaraz mintzatuko gara.
-          Euskal Herria, Euskal Irria. Herri bat gara, euskararen herria, eta irri egin nahi dugu.
-          Euskal Herria mila kolore. Euskal Herrian pentsaera eta molde ezberdinetako jendea bizi gara.
-          Bizikidetza. Bizikidetzaren oinarrizko baloreak sustatu nahi ditugu: berdintasuna, errespetua, elkarrizketa, elkartasuna eta askatasuna.
-          Partaidetza. Haurren eta helduen  arteko harremana sustatuko dugu.
-          Ekologia. Gure haurren artean ekologiaren baloreak era aktiboan sustatu nahi ditugu.

Gure pertsonaien bidez haurrei eta gizarteari klubaren baloreak transmititzeko eta gure proiektuan partaidetza sustatzeko, lehen urte honetan hainbat alorretan egin dugu bidea:

·         Webgunea. Haurra, guraso, eskola eta  klubaren arteko eguneroko kontaktua bermatzen duena  da. Doan da, eta izena ematean haurra zuzenean klubeko kide bihurtzen da.
·         IRRIA aldizkaria. Aldizkaria, harpidetzaren bidez etxean jasotzeko aukera  bultzatu nahi dugu, nahiz eta dendetan ere eskuragarri egon. 45 euro ordaintzen da harpidetza, eta urtean 10 zenbaki heltzen dira postontzira. Kioskoan baino %20 merkeagoa da honela. Harpidetza kuotarekin, ordea, aldizkari bat baino askoz gehiago ordaintzen da: proiektu hau guztia garatzeko oinarrietan laguntzen da. Harpidedunek, harpidedun txartela jasotzen dute, eta horrek hainbat abantaila ematen ditu.
·         Zeraingo (Gipuzkoa) IRRIEN LAGUNAK ATERPETXEA. Astebukaeretan, familiei, gure pertsonaiekin egun batzuk pasatzeko eta gure baloreetan oinarritutako jardueretan parte hartzeko aukera ematen diegu. Astean zehar, berriz, ikastetxeei luzatzen diegun eskaintzan, gelan landu dutena modu parte hartzaile eta hezitzailean sakontzeko aukera ematen dugu.
·         Irrien Gunea. Irrien lagunak Klubaren Gunea da. Batean eta bestean antolatzen diren festa erraldoi guztietara eramateko moduan gaude, eta baita herrietako eta ikastetxeetako festetara ere; horretarako, puzgarri pertsonalizatuak ditugu eta Txatxilipurdi Aisialdi elkartearekin egitarau zehatza prestatu dugu.
·         Pertsonaien ikuskizunak. Klubeko pertsonaia  bakoitzak haurrei bere mezua helarazteko eta aisialdiko euskarazko eskaintza aberasteko, ikuskizun batzuk prestatu ditugu. Katalogo batean bildu ditugu guztiak.
·         Irrien Lagunak Kultur Elkartea. Gure baloreekin bat egiten duten norbanako eta elkarte guztiak biltzeko asmoz, Irrien Lagunak Kultur Elkartea sortu dugu eta, honekin batera, Irrien Lagunen Elkartasun Taldea. Dagoeneko 25 elkarte inguru biltzen ditu (Aspanovas, Euskal Gorrak, Gehitu, Ume Alaiak…). Elkarte horiei guztiei, haurren heziketa prozesuan landu beharko genituzkeen beste baloreei buruzko hausnarketa bultzatu ahal izateko laguntza eskatuko diegu, gure baliabideak behar dituztenerako eskaintzeaz gain.  Elkartasun Taldearen lehen hitzordua otsailaren 5ean izan zen, “Gure Señeak” elkartearekin batera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, gaixotasun larria eta arraroa duen lau urteko Nahiaren alde antolatutako ikuskizunarekin.

GURE PROIEKTUAREN LAGUNTZAILE IZAN NAHI BADUZU, BERRIZ…

EGIN ‘IRRIA’ ALDIZKARIAREN HARPIDEDUN ETA KLUBAREN MOTXILA JASOKO DUZU OPARI ZURE HAURRENTZAT!

(Ikastolako idazkaritzan guraso baten izen-abizena eta kontaktuzko telefono eta emaila uztea besterik ez duzue)

IRRIEN LAGUNAK



Estimad@s madres y padres:

El objetivo principal de Irrien Lagunak es construir un proyecto comunicativo y de relación  en euskara para acompañaros, tanto a vosotr@s como a los agentes educativos, en el proceso educativo de vuestr@s hij@s.

                

Queremos ayudaros a educar a vuestr@s hij@s, en unos valores concretos: euskara, ecologia, solidaridad… y para ello, en este primer año hemos puesto en marcha diferentes recursos:

·         La web irrienlagunak.com . Por medio de la web, l@s niñ@s, las madres y padres y las escuelas pueden tener diariamente contacto con nuestros personajes. Darse de alta en la web es gratuito y al registrarse, se da de alta automáticamente en el club.
·         La revista IRRIA. Queremos impulsar la suscripción a la revista para poder recogerla en casa. Al año editamos 10 números y la cuota de suscripción es de 45 euros anuales. Este precio es un 20% más barato que en las tiendas y con esta cuota, aparte de pagar la revista, apoyas económicamente todo el proyecto de Irrien Lagunak. Además, los suscriptores a la revista reciben la tarjeta del club con la que podréis tener algunos beneficios.
·         El albergue IRRIEN LAGUNAK ATERPETXEA en Zerain (Gipuzkoa).  Los fines de semana a las familias les damos la oportunidad de pasar unos días en compañía de nuestros personajes realizando en familia un programa der actividades lúdico, en contacto con la naturaleza y en un ambiente euskaldún. Durante la semana, ofertamos estancias para las ikastolas  dando la oportunidad a alumn@s y maestr@s para profundizar en temas trabajados en la escuela de una forma lúdica y participativa.
·         El parque infantil de Irrien Lagunak. Tenemos un catálogo de hinchables, talleres  y actividades lúdicas para poder animar las fiestas del pueblo y de la ikastola.
·         Espectáculos con nuestros personajes. Tenemos un amplio catálogo de espectáculos para que nuestros personajes puedan divulgar su mensaje entre l@s niñ@s de forma amena.
·        La Asociación Cultural Irrien Lagunak. Hemos creado la Asociación Cultural Irrien lagunak para reunir a todos los grupos y asociaciones que comparten nuestros valores y dentro de esta Asociación está el grupo de Solidaridad. Hoy por hoy son ya más de 25 las asociaciones que han firmado un convenio de colaboración con (Aspanovas, Euskal Gorrak, Gehitu, Ume Alaiak, Gure señeak…). La primera cita de esta asociación fue el pasado domingo en el Victoria Eugenia de Donostia, donde se celebró un festival solidario para recaudar fondos para ayudar a Nahia, una niña con una enfermedad grave.
 

SI QUIERES AYUDARNOS EN ESTE PROYECTO…

¡SUCRIBE A TUS HIJ@S A LA REVISTA ‘IRRIA’ Y RECIBE A CAMBIO UNA MOCHILA DE REGALO!

(No tenéis más que dejar en secretaría el nombre y apellidos del padre o madre y un teléfono/email de contacto)

2012/04/18

Armentxoko argazki lehiaketa / Concurso de fotos de Armentxo




OINARRIAK

Antolatzailea: ARMENTXO, Armentia ikastolako guraso elkartea.

Parte-hartzaileak: Armentia Ikastolaren parte diren pertsona guztiek parte parte-hartu ahal izango dute lehiaketan, beti ere hurrengo atalen barruan:

            -Gurasoek, irakasleek, eta Ikastolako langileriak ”ARGAZKI” atalean.
            -DBHko ikasleek “ARGAZKI” atalean.
            -DBHko ikasleek “ARGAZKI-MUNTAIA” atalean..

Gaia:    -DBHko ikaslegoarentzat: Armentia Ikastolaren edozein atalekin loturiko edo erlazionaturiko argazkiak.
            -Familiak/langilegoa: Armentia Ikastolaren eskolaz kanpoko jarduerak.

2012/04/16

PORROTX ARMENTIA IKASTOLAN

PORROTX 

Ekitaldia apirilaren 19an 17:30ean izango da. Sarrera 5€ izango da eta apirilaren 16tik aurrera idazkaritzara jo beharko da sarrerak lortzeko. Antolakuntzatik sarrerak lehenbailehen eskuratzeko aholkatzen dizuegu sarrera kopurua mugatua izango da eta.

"0 sarrera" ere egongo da, ekitaldira etortzerik ez baina Seaskari diruz laguntza eman nahi dutenentzat. 


Eskerrak eman beharrean gaude PORROTXi ez digulako ezer kobratuko eta ateratzen dugun diru guztia Seaskari zuzenean bidaltzeko moduan egongo garelako.


Animatzea baino ez zaigu gelditzen. Ea bada Areto Nagusia (lehengo eliza) betetzea lortzen dugun!!


PORROTX


  Actuación de PORROTX en la ikastola el día 19 de abril a las 17:30. Cada entrada costará 5 € a partir del día 16 de abril las entradas se venderán en secretaría. Desde la organización os recomendamos que compréis las entradas cuanto antes ya que el cupo será limitado.

Os ofrecemos también la oportunidad de obtener una "entrada 0". Esta entrada, servirá para aquellos que quieran ayudar con una aportación voluntaria a Seaska y no puedan acudir a la actuación. 


Tenemos que dar gracias a PORROTX por venir gratis a nuestra ikastola y poder así enviar directamente todo el dinero recaudado a Seaska.

No nos queda más que animaros a asistir. ¡A ver si conseguimos llenar el "Areto Nagusia" (antigua iglesia) entre todos!