2014

2011/12/30
2011/12/20
2011/12/19
Gabonetako Jaia Ikastolan, Abenduak 23
LEHEN HEZKUNTZA
Olentzerorekin kalera abestera joango gara (10:00etatik 11:30era)
9:30 Olentzero 1. zikloko geletatik pasatuko da.
10:15 Zaharren egoitzetan abestuko dugu.
11:00 Ariznabarrako kirol kantxetan abestuko dugu, (umeak abesten ikusteko aukera).
11:30 Ikastolara buelta eta gaztainada.
12.15 Olentzerori aginduak eta Txartel lehiaketaren irabazleei eta finalistei sariak banatuko dizkie honek.
DBHOlentzerorekin kalera abestera joango gara (10:00etatik 11:30era)
9:30 Olentzero 1. zikloko geletatik pasatuko da.
10:15 Zaharren egoitzetan abestuko dugu.
11:00 Ariznabarrako kirol kantxetan abestuko dugu, (umeak abesten ikusteko aukera).
11:30 Ikastolara buelta eta gaztainada.
12.15 Olentzerori aginduak eta Txartel lehiaketaren irabazleei eta finalistei sariak banatuko dizkie honek.
Hitzaldia.
Tailerrak: Talo tailerra, Dantza tailerra, Karaoke tailerra, Gabon kanten tailerra eta Herri kirolak.
2011/12/12
Olentzeroren postontzia
2011/12/03
Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan
Aurten Euskal Wikipediak 10 urte egingo ditu abenduaren 6an eta, urteurrena aitzakia hartuta, edizio-maratoia antolatu da, UEU, Gerediaga Elkartea, Euskal Wikipedia eta IXA taldearen eskutik.
Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari sarrera txiki bat egingo zaio.
Ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da: edizio-maratoia. Egunean zehar, 10:30etik 19:30erar bitartean, Durangoko Azokaren aretoan bertan, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu. Izan ere, norberaren ekarpena euskarazko wikipedian bere jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu eta/edo eguneratzea da, modu gidatu batean:
Mezu honek jakinmina piztu badizu...
Euskal Wikipedia guztion artean hobetu behar dugula uste baduzu...
Ezagutza librea sustatu nahi baduzu...
Laguntzeko prest bazaude...
Animatu zure ingurukoak ere!

- Wikipediako arduradunek zure jakintza alorreko artikuluen zerrenda atera dezakete, hutsuneak detektatzen laguntzeko.
- Aldi berean, bestelako hizkuntzetan dauden artikulu eta edukien berri ere eman dezakete.
- Amaitzeko, edukiak automatikoki itzuli eta Wikipediara igotzeko aukera ere emango digute.
Mezu honek jakinmina piztu badizu...
Euskal Wikipedia guztion artean hobetu behar dugula uste baduzu...
Ezagutza librea sustatu nahi baduzu...
Laguntzeko prest bazaude...
Jarri zaitez nirekin harremanetan eta hemendik aurrera eman beharreko pausuak argituko dizkizut!
Animatu zure ingurukoak ere!
Subscribe to:
Posts (Atom)