2014

2014

2011/06/09

Hogeita hamasei konpainia arituko dira Kaldearten

 Aurtengoan ia laurogeita hamar emanaldi eskainiko dira, eta berrikuntza handiena Florida parkean instalatuko den “Bitxikerien parkea” izango da, hots, XX. mende hasieran herriz herri eta hiriz hiri zebiltzan atrakzio-feriei eginiko omenaldia. Zinegotziak azaldu duenez, “jendea parkean ibiliko da, bertako sorpresen bila: hainbat motatako artifizioak, zinemagintza arloko bitxi txikiak, esperimentu elkarreragileak, miniaturako zirku txikia eta kale antzerkian ohikoak diren hainbat emanaldi”.

 Kaldearteren inaugurazio ofiziala ekainaren 10ean izango da, ostiralez, Florida plazan, ikusle ororentzat BANGDITOS THEATRE alemaniar konpainiak eskainiko duen su eta umorezko ikuskizun baten bidez.

 Aurtengoan, gainera nazioarteko ospe handiko hiru artisten azken sormenak gozatzeko aukera izango dugu, hauexek: LEANDRE RIBERA,“Chez Leandre” izeneko lanarekin, JANGO EDWARDS, nazioarteko clowns onenetako bat, eta TRAVIS FLINT, Euskadin bizi den artista estatubatuarra. Azken honek, “zur eta kur utziko du Espainia plazara hurbilduko den jendea; izan ere, argiz margotuko du udaletxearen fatxada”, hala dio Maite Berrocalek. TRAVIS FLINT aitzindaria da teknologia, pintura, musika, dantza eta inprobisazioa uztartzea eskatzen duten diziplinarteko ikuskizunak sortzen.

 Urterik urte Kaldearteren hazkuntza azaltzen duten arrazoien artean kaleko arteak Gasteizko txoko ugarira eramateko gaitasuna da, batez ere Erdi Aroko hirigunekotara.

 Aurtengoan, dantza garaikidea ikusteko aukera izango da Alamedako Markesaren plaza (LES BAIGNEURS, EA & AE), umorezko eta keinuen bidezko antzerkia Aihotz plazan eta farola handiaren izkinan (LEANDRE, TRAPU ZAHARRA, WOLLNY), performancea eta hiri giroko poesia Eskoriatza-Eskibel jauregiaren plazan (LA PATRO TEATRO), eta bi ikuskizun oso berezi Goiuri jauregian:  TÊTE DE PIOCHE eta ALICIA SOTO-HOJARASCA DANZA

 Bestetik, ohiturari jarraiki, Kaldeartek koprodukzioaren bitartez ikuskizun berriak sortzeko apustua egin du berriro. Ildo horretatik, Gasteizko Udalak bat egin du Europako jaialdi onenekin, DEABRU BELTZAK euskal konpainiaren ikuskizun berriaren sormenari laguntzerakoan. 

 Taldeak Erresuma Batuko, Frantziako eta Espainiako hainbat hiritan estreinatuko du “The wolves” izeneko lan berria; Gasteizen, oinezkoentzako eremuan ikusi ahal izango da ekainaren 11ko (larunbata) 00:30ean.

 Kaldearte ekainaren 12an amaituko da Andre Maria Zuriaren plazan; bertan THE FLYING TIRITAS talde katalanak  Valladolideko TAC jaialdian saritutako izeneko Atirititando” muntaia eskainiko du.

No comments:

Post a Comment