2014

2014

2011/06/19

Aisialdian EUSKARA sustatzen, komunikazio eta hizkuntza jolasak

Aisialdian EUSKARA sustatzen, Komunikazio eta Hizkuntza jolasak 
Formazio ikastaroa
Noiz? EKAINAK 27, 28 eta 29 (16.00 - 19.00)
Non? AMAIA ZENTROAN
Izena ematea: 945288275 edo euskharan78@euskalnet.net (EKAINAren 17a baino lehen)
Antolatzaileak: Euskharan eta Urtxintxa
Informazio gehiago: HEMEN

2011/06/12

Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara

Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara ikastaroa antolatu du EHUko XXX Uda Ikastaroetan. Helbururik behinena Hizkuntza-ekologiaren eredua euskal gizartean erabilgarria den aztertzea izango da. 


Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara. 
XXX- Uda Ikastaroak / XXIII- Europear Ikastaroak
Noiz? UZTAILAK 7 eta 8 (osteguna eta ostirala)
Non? MIRAMAR JAUREGIAN ( DONOSTIA)
Infomazio gehiago: Soziolinguistika Klusterra eta EHUko XXX Uda Ikastaroak

2011/06/09

2011/06/07

Araba Euskarazek zure beharra du

Kaixo familiak

2 aste barru, aurtengo Araba Euskeraz Laudion ospatuko da. Urte osoan zehar guraso, irakasle eta langile piloak parte hartu du antolakuntzan, baina bereziki azken jai egun horretan laguntzaileen beharrak areagotu egiten dira. Horrelako jaietan ohikoa denez, gainontzeko Arabako ikastolak ere zuzenean parte hartzen dugu. Horrela, aurreko astean Ekainak 19an parte hartzeko  eskaria jaso genuen. 

Helburua, Armentiatik 60 pertsonez osatutako Lan Taldea ateratzea da.

Armentia Ikastolako Araba Euskerazeko Batzordetik datorkigun eskaria geure eginik, zuengana (Armentxoko kolaboratzaile sarera) jotzen dugu Armentxoko Lan Taldeetan modu jarraian edo modu puntualean parte hartzeko izena emana daukazulako, Ikastolaren Proiektuan sinisten dugulako, eta hemen gurasoon papera funtsezkoa delako. 

Animatu eta parte hartu! Lana, pozak bezala, partekatzen denean goxoagoa delako...

Antolakuntza errazteko mesedez, izena zuzenean eman  :
 - Helbide elektroniko honetara mezu bat bidali: armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org
  - Armentia Ikastolako idazkaritzara deitu

2011/06/05

UEU, udako ikastaroak... MURGILDU!!


Aurtengo udako ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. MURGILDU lelopean egingo diren ikastaroen data eta tokiak hauexek izango dira:


Udako ikastaroak: 
  • Eibarko ikastaroak: ekainaren 27tik uztailaren 1era eta uztailaren 11tik 15era
  • Baionako ikastaroak: uztailaren 4tik 6ra
  • Iruñeko ikastaroak: uztailaren 18tik 20ra.
Argi ibili, talde txikia onartuko baitigu eta azkar osatzen baitira!!
Informazio gehiago eta matrikula: HEMEN

www.ueu.org

2011/06/03

Eman giltza

Eman giltza” izeneko kanpaina Bizkaiko hainbat udalerriren ekimen bateratua da eta bere helburua da gurasoak jabetzea euskararen transmisioak duen garrantziaz.
0 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei bideratuta dago kanpaina hau eta gure seme-alaboi euskara transmititzeko orduan sortu ahal zaizkigun zenbait kezka edota zalantza argitzeko tresnak, aholkuak eta adibideak topatuko ditugu webgune honetan.