"Kasu, ikastola kexu"(kazeta.info)
2014

2011/04/30
Laku bat munduan
2011/04/29
2011/04/27
Zeltiar musika, dantza eta haurrendako animazioak nabarmentzen dira aurtengo Herri Urratsen programazioan
Heldu den maiatzaren 8an "Laku bat munduan" lelopean Herri Urratsen 28. edizioa ospatuko da Senperen. Xalbador kolegioko Nere Pentzea izeneko etxea erosteko sortu zen Herri Urrats. Xirimiri bat bezala, geroztik igaro diren hiru hamarkadetan ikastolek Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bazter guztiak euskarazko hitzekin busti dituzte. Gaur egun 2 700 haur baino gehiago eskolatzen dituzte. Hain zuzen ere, Xalbador kolegioa arramoldatzeko baliatuko du Seaskak Herri Urratsen bildutako dirua. Berriz ere Hego Euskal Herriko euskalzaleak Senpereko hitzordurat erakarri nahian programazio aberatsa prestatu dute.
2011/04/26
APIRILAK 26, Sagarren denbora, zinema.
Gasteizko Gaztetxeak 23 urte beteko ditu. Historiaurretik Gaztetxea Zutik lelopean ekintza ugari eta oso desderbin antolatu dituzte hilabete osoan.
2011/04/24
2011/04/19
Herri Urrats 2011
Ez ahaztu ikastolan autobusa antolatu dela aurtengo Herri Urratsera eroso-eroso joateko. GU ERE LAKUKO...
2011/04/17
2011/04/14
2011/04/13
2011/04/12
2011/04/11
BILERA
Aupa Ekipo!
Lan handia dugu aurrean, baina guztion artean poza biderkatuko dugu eta nekeak zatitu!
2011/04/09
2011/04/08
Korrika 17: Trebiñu-Bakaiku ARGIA.com
Korrika 17ko lehenbiziko eguneko irudiak jasotzen dituen bideoa. Bideo honetan honako herrietako irudiak bildu ditugu: Trebiñu, Egino, Altsasu eta Bakaiku.
2011/04/07
BILERA - REUNION
Astelehenean Armentxoko Juntakide berriak lehendabiziko bilera izan genuen. Bilera honen nondik norakoak zurekin konpartitu nahi ditugu, eta bide batez Lan Talde bakoitza martxan jartzea; horregatik datorren astelehenean egingo den bileran parte hartzera deitzen zaitugu.
2011/04/06
2011/04/05
MENDI IRTEERA 2011–04–10 MUELA
Apirilaren 10ean, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.
Muela haizdorrea dotore altxatzen da Izkiko Parke Naturalean. Arabako Mendialdearen erdian, balio ekologiko izugarria duen zonaldea da Izkiko Parkea. Muela harri malkarra Durruma Kanpetzu eta Bujanda artean dago, eta animalia eta landaretza apartekoak ditu. Igoera laburra eta erosoa da. Gainaldeak lauak dira, eta familiarteko itzuli-bira lasaiak egiteko egokiak. Sai arreen, arranoen eta hegazti harrapakari askoren hegaldi ederrak ikusi ditzakegu bertan.
Ondoan dagoen Soila mendira igoak gara dagoeneko, baina oraingoan berriro itzuliko gara Izki aldera Muela mendiaren harritzar tentea igotzeko. Abiapuntua Korres izango da, Gasteiztik 30 bat minutura. Kotxeak hango aparkalekuan utzi eta, Durruma Kanpetzuko bidea hartuta, La Peñako ermitarantz joango gara.
Gorantz segituko dugu Mantxibrio muinoaren hegoaldea zeharkatzen duen pistatik. Bidean topatuko ditugun lehen ameztiak ikusiko ditugu han. Helduko gara Izki ibaiaren isurialdea eta Arraia-Maeztu harana bereizten dituen lepora. Maeztura doan bidetik jaitsiko gara apur bat, baina laster, aritz handiaren bidegurutzean, ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide horrek beherantz egiten du San Cristobal eta San Justi mendien magalean zehar, Izki ibaira heldu arte. Ibaiaren ertzetik jarraitu eta Arabako urkidirik onena agertuko zaigu.
Gazteluko lepora iritsiko gara (965m). Hortik, ezkerretara jo eta diagonalean gurutzatuko dugu Muela gainera. Ikuspegia ederra da tarte horretan guztian.
Korresera heltzean, ibilaldia bukatutzat eman dezakegu, edo, nahi izanez gero, ibaiaren ezkerraldetik, Korresetik Bujandara zihoan bide zaharretik, haitzarteko presaraino joan gaitezke. Atseden hartzeko toki ederra da hori.
2011/04/01
KORRIKA hasiera jaia TREBIÑUN!!
Apirilaren 7an denok Trebiñura!!
Korrika hasiera jaia Trebiñun
Noiz? APIRILAK 7, OSTEGUNA, 16.30etatik aurrera
Non? TREBIÑU eta ARGANTZUN
Informazio gehiago:
www.egingoaldugu.blogspot.com
Subscribe to:
Posts (Atom)