Urtarrilaren 16an, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.
Tontor hau Gasteizko Mendilerroan dago, Arabako hiriburuaren hegoaldean, hain zuzen ere. Handik gertu Zaldiaraneko gaina dago (975 m) baina, Arrieta mendia altuagoa den arren, ez da hura bezain ospetsua edo ezaguna.
Kotxeak Zaldiarango mendatean dagoen aparkalekuan utziko ditugu (778 m), Trebiñuko Konterriaren mugan. Hortik abiatuta, ezkerretara egingo dugu, harrizko bidetik, eta burdin hesia zeharkatuko dugu.
Bidea hartu eta, pixkanaka, gora egingo dugu, Reventón edo Doroñoko mendateraino (827 m). Leku horretan antena eta mantenimenduko etxola daude. Bideari ekin bezain laster, pagadi ederrean murgilduko gara, ibilaldiaren gozagarri.
Doroñoko mendatean ezkerretara hartuko dugu, aldapa gogorrean.
Bidearen ezkerraldean usoak ehizatzeko paradak ikusiko ditugu. Bide horrek zuzenean tontorrera eramango gaitu. Eskuinaldean, atzera utziko dugu Rosteta izeneko gaina.
Pagaditik irten eta bideari jarraituko diogu gora; eskuinaldean Trebiñu inguruko ikuspegia dugu zabal-zabal (H). Gora jarraitu eta ARRIETA gaineko buzoira iritsiko gara.

No comments:
Post a Comment