2014

2014

2011/01/29

Literaturzaleok: Deskargatzeko 248 liburu elektroniko

248 izenburu ePub eta PDF formatuetan hartzeko moduan eskaintzen ditu, Armiarma.com atariko liburu elektronikoak webgunean dohainik eta klik batean irakurgailu elektronikora ekartzeko.




248 liburu horietatik 190 euskal literaturako klasikoak dira. Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarritakoak. Hala, hautatutako erdal idazleen artean William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Edgar Alan Poe, Mark Twain, Virginia Wolf edota Tolstoi topa daitezke. Bestalde, euskal idazleen artean Etxepare, Axular, Oihenart, Xaho, Lizardi, Lauhaizeta, Kirikiño edota Mirande irakurri ahal daitezke liburu elektronikoan.


 


Bildutako autoreak estilo eta garai oso ezberdinetakoak dira. Modu berean jasotako liburuen generoak ere orotarikoak dira. Hala, horien artean 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak taldekatzen dira), 39 antzerki-lan edota 28 saiakera topa daitezke, besteak beste.


2011/01/28

Eztia

Guridi aretoetan 20:15etan, Berlinen iaz Urrezko Hartza irabazi zuen "Eztia" film turkiarra euskaraz

 

2011/01/27

SASKI BALOIA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/29


INF. Gizonezkoak.-GRUPO D TALDEA - INFANTIL MASCULINO

ARMENTIA IK -- F.BASKONIA Noiz: 12:45 Non: ARANALDE ANDALUCIA, 27

ALEVIN MISTOA 2. URTEA- TALDE BAKARRA - ALEVIN MIXTO 2 AÑO 
 
ARMENTIA IK. -- UMANDI SASKIBALOIA Noiz: 10:00 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31

BENJAMIN MISTOA-GRUPO B TALDEA - BENJAMIN MIXTO

ARMENTIA IK. B -- SAN PRUDENCIO B Noiz: 11:15 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31

BENJAMIN MISTOA -GRUPO C TALDEA - BENJAMIN MIXTO 
 
ARMENTIA IK. A -- IBAILAKUA Noiz: 11:15 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31


FUTBOLA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/29


ARETO FUTBOLA ALEBINA | FÚTBOL SALA ALEVIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA - URKABUSTAIZ Noiz: 10:30 h Non: C.C. ALDABE

ARETO FUTBOLA BENJAMINA | FÚTBOL SALA BENJAMIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA - DIVINO MAESTRO -Noiz: 09:30 h Non: C.C. JUDIMENDI

2011/01/24

Zuek duzue giltza, guraso berrientzako hitzaldia

Guraso berriak zarete? Orain gutxi jaio da zuen seme/alaba? Agian zuen semeak/alabak ez du oraindik hitz egiten edo orain hasi da zerbait hitz egiten. Haurrak txikitatik hasten dira hizkuntza ohiturak barneratzen eta lehenengo urteak oso garrantzitsuak dira hizkuntza aberastasunera begira. Hitzaldi honetan horri begirako ideia eta aholku batzuk jasoko dituzu.


 
Zuek duzue giltza. Guraso berrientzako hitzaldia.
Hizlaria: Paula Kasares, Soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitateko Irakaslea
Noiz? URTARRILAK 26, ASTEAZKENA, 18.30ean
Non? IGNACIO ALDEKOA KULTUR ETXEAN
Bestelakoak: haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

2011/01/23

Euskalaklip lehiaketa!!

Korrika Kulturala

Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. AEKren konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte eta horietako bat da Korrika Kulturala ere. Izan ere, AEKren ustez, egokia eta bidezkoa da Korrikari esker lortzen diren diru baliabideen zati bat onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea. Ondorioz, euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta Korrika Kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede Korrika Kulturalak.

Oraingo honetan, Korrika Kulturala berrikuntzekin dator; Euskalaklip lehiaketa, besteak beste. Gainontzeko berrikuntzak eta Korrika Kulturalaren programazioa nazionala urtarrilean aurkeztuko dira.

EUSKALAKLIP LEHIAKETA



2011/01/20

Korrika 17. GOSE al zegok/zegon?

GOSE taldearen eskutik… KORRIKA 17 KANTA!

SASKI BALOIA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/22

INF. Gizonezkoak.-GRUPO D TALDEA - INFANTIL MASCULINO

F.BASKONIA BAKH A – ARMENTIA IK -- Noiz: 17:45 Non: CIUDAD DEP. BAKH

INF. Emakumezkoak.-GRUPO C TALDEA - INFANTIL FEMENINO

ARMENTIA IK - VERA CRUZ Noiz: 10:15 Non: POL. SAN ANDRES

ALEVIN MISTOA 2. URTEA- TALDE BAKARRA - ALEVIN MIXTO 2 AÑO 
 
URKIDE A -- ARMENTIA IK. Noiz: 11:30 Non: URKIDE

BENJAMIN MISTOA -GRUPO C TALDEA - BENJAMIN MIXTO 
 
CB ZARAOBE -- ARMENTIA IK. A Noiz: 12:00 Non: BAÑUETA, AMURRIO

FUTBOLA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/22


ARETO FUTBOLA BENJAMINA | FÚTBOL SALA BENJAMIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA – IRUBAT “A” -Noiz: 10:00 h Non: C.C. JUDIMENDI

2011/01/18

2011/01/15eko JARDUNALDIKO PARTIDEN EMAITZAK

SASKI BALOIA

INF. Gizonezkoak.-GRUPO D TALDEA - INFANTIL MASCULINO

ARMENTIA IK 32 – 19 MARIANISTAS B

INF. Emakumezkoak.-GRUPO C TALDEA - INFANTIL FEMENINO

UNAMUNO IF2 40 – 39 ARMENTIA IK

ALEVIN MISTOA 2. URTEA- TALDE BAKARRA - ALEVIN MIXTO 2 AÑO 
 
ARMENTIA IK. 100 – 19 NIÑO JESUS

FUTBOLA

ARETO FUTBOLA ALEBINA | FÚTBOL SALA ALEVIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA - COLEGIO SAN IGNACIO 'A': 4 - 9

2011/01/17

Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua ospatuko da otsailean Bilbon

Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren Bilbon ospatuko da otsailaren 26an. Egun horretan Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide Alondegian batzea espero da.

Kongresuaren egunean azken hilabetotako hausnarketaren emaitza ezagutzera emango da Alhondegiko Areto Nagusian, baina festa giroa ere izango da, eguerdiko bazkaritik hasita, eta arratsalde partean Kafe Antzokian luzatuko den jaian.

Kongresuan izena emateko, ondoko loturan dagoen galdetegia bete: http://kongresua.topagunea.org/izen-ematea

Internet bidez formularioa bete beharrean, posta bidez izen-ematea egin nahi izanez gero, atxikita jasoko duzun izen-emate fitxa inprimatu eta beteta Topagunera bidali dezakezue.

Izena emateko azken eguna 2011ko otsailaren 11a izango da.

2011/01/15

Gasteizko haurrak Parkean elkartuko gara euskaraz aritzeko

Gasteizko haurrak Parkean elkartuko gara euskaraz aritzeko


(ARGIA astekaria, 2260.zenbakia)


Josebe Blancorena izan da “ideia zoroa”. Hedabideen bitartez egin zuen deialdia: “Gure seme-alabei Gasteizen euskaraz jolasteko aukera oparitu nahi diegulako bil gaitezen azaroaren 6an”. Hamahiru familia elkartu ziren.

Josebe Blancok eta Luismi Atxak hiru urteko alaba dute, Maddi. D ereduko eskolan dago izena emanda. Hala ere, nekez hitz egin dezake euskaraz albokoekin, gaztelaniaz egiten baitiote ia denek. Lakua auzoan bizi bada ere, Alde Zaharrera doa eskolara eta hiru haur euskaldun ditu ikaskide. Etorkinak dira asko. Jatorriaren arabera, gaztelaniaz, arabieraz, euskaraz edo woloferaz egiten dute. Elkartzen direnean berriz, D ereduko haurtxoek gaztelaniaz egiten dute. Sozializazio garai bete-betean dago Maddi txikia, elebakarra da eta beraz, gaztelania hiztunez inguratuta ez dago eroso, ez ikastetxean ezta kalean ere.

Josebe Blanco antzuolarrak (Gipuzkoa) helburu bat du buruan: haurrak euskaraz bizi ahal izatea askatasun eta erosotasun osoz. Maddik bi haur euskaldun topatu zituen auzoko jolastokian eta ia elkar ezagutzeko astirik gabe amek telefonoak trukatu zituzten, tartean behin elkarrekin geratzeko. Hurrengo pausoa hedabideen eta ahoz ahokoaren bidez deialdia zabaltzea izan zen, alegia, Gasteizko ume euskaldunak eskola orduetatik kanpo, jolaserako, elkartzea.
17 haur jolasean
Lehenengo deialdi hartara, urtebeteko umetik hasi eta bederatzi urteko umera arte, 17 haur euskaldun elkartu ziren, gurasoekin. Gehienak bi eta lau urte bitartekoak ziren. Josebe Blanco oso pozik zegoen lortutako emaitzarekin, ez baitzekien inor azalduko zenik ere. Elkartutako familiak Gasteizko hainbat auzotakoak dira eta haur denak D ereduan ikasten ari badira ere, hainbat ikastetxetakoak dira, hala nola, Armentia, Olabide eta Landazuri ikastolakoak.

Ume horiek guztiek euskaraz ikasten dute, ama hizkuntza euskara dute eta gurasoak euskaldunak. “Jolas parkean euskaldunak elkartzeko beharra daukazue?”, galdetu diogu Blancori: “Zuei, agian, martzianoa irudituko zaizue egiten ari garena, ume euskaldunak bereizi eta jolasteko elkartu, baina guk nahi dugun gauza bakarra, beste haurrek beren hizkuntzan duten bezalaxe, gureek euskaraz aritzeko aukera izatea da”. Ideia izan zuenean lagun batzuekin komentatu zuen eta galdetu zioten ea ziur zegoen egin behar zuenaz, ez ote zitekeen izan arrazista, snob edo sabinista. Blancok aitortu du beldurra bazuela, eta horrelako deialdi bat egitea tristea iruditzen zaiola, “baina momentuz ez dut beste biderik aurkitu”, auzoka ume euskaldunen sarea antolatzea baino. 

Eskolaren mugak eta zailtasunak gogorarazi ditu Maddiren amak. Badira D eredu naturala eskaintzen duten ikastetxeak Gasteizen. Bertako haur denak euskaldunak direla ziurtatzen dute, gero beti hala ez den arren. Talde txikiak izaten dira eta gelako ratioetan ez dira sartzen; bertan behera geratu ohi dira gela horiek. Ghettoak sortzeko arriskua behin eta berriz jartzen da mahai gainean. Beste joera bat da, haur euskaldunak gaztelania hiztunekin eta beste hizkuntzetako hiztunekin nahastea, ume euskaldunek ikaskideen artean euskara zabal dezaten. Blancok argi dauka: “Hizkuntza politikek lortzen ez dutena nola lortuko dute bada txikitxoek?”. Haur euskaldunak batzen badira batzen direlako eta batzen ez badira batzen ez direlako, ez da erraza euskara erabiltzeko aukerak sortzeko bideak aurkitzen. Hori bai, ama hizkuntza euskara dutenak gaztelania hiztunekin egonda “gure haurrak beti galtzaile”.
Zuhaitzak landatzera
Badirudi guraso euskaldun gasteiztarrek ez dituztela euskaldunekiko sakabanatuta izan nahi haurrak. Azaroaren 6az gain, hil horren 27rako bigarren deialdia egin zuten eta hiru familia gehiago agertu ziren. Bloga ireki dute (amahizkuntza.blogariak.net) familiak harremanetan jartzeko eta berriak erakartzeko. Bestelako informazioa gehitzen ere hasiak dira. Esate baterako, Gasteizen euskarazko zerbitzua eskaintzen duten denda, enpresa eta bestelakoen zerrenda osatzen hasi dira. 

Hurrengo deialdia urtarrilaren 15erako egin dute. Guraso batzuen soroan zuhaitzak landatzera joango dira. Blancok esan digunez, helburua ez da erraldoia, poliki-poliki hasi dira eta ikusiko dute ekimen honek zein tankera hartzen duen.

Gasteizko haurrak Parkean elkartuko gara euskaraz aritzeko


(ARGIA astekaria, 2260.zenbakia)

2011/01/13

SASKI BALOIA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/15



INF. Gizonezkoak.-GRUPO D TALDEA - INFANTIL MASCULINO

ARMENTIA IK -- MARIANISTAS B Noiz: 13:00 Non: L.0.3. SANSOMENDI

INF. Emakumezkoak.-GRUPO C TALDEA - INFANTIL FEMENINO

UNAMUNO IF2 -- ARMENTIA IK Noiz: 11:15 Non: UNAMUNO VTE. GLZ. ECHAVARRI

ALEVIN MISTOA 2. URTEA- TALDE BAKARRA - ALEVIN MIXTO 2 AÑO 
 
ARMENTIA IK. -- NIÑO JESUS Noiz: 09:00 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31

BENJAMIN MISTOA-GRUPO B TALDEA - BENJAMIN MIXTO

ARMENTIA IK. B -- MARIANISTAS A Noiz: 11:30 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31

BENJAMIN MISTOA -GRUPO C TALDEA - BENJAMIN MIXTO 
 
ARMENTIA IK. A -- SAN PRUDENCIO A Noiz: 12:40 Non: POL. IBAIONDO LANDABERDE, 31

FUTBOLA. JARDUNALDIKO PARTIDAK 2011/01/15

ARETO FUTBOLA ALEBINA | FÚTBOL SALA ALEVIN Taldea: 1

ARMENTIA IKASTOLA - COLEGIO SAN IGNACIO 'A' Noiz: 09:30 h Non: C.C. IPARRALDE

ARETO FUTBOLA BENJAMINA | FÚTBOL SALA BENJAMIN Taldea: 1

GORBEIA ESKOLA - ARMENTIA IKASTOLA -Noiz: 12:00 h Non: FRONTON BENGOLARRA

2011/01/12

MENDI IRTEERA 2011–01–16 -ARRIETA


Urtarrilaren 16an, goizeko 09:30etan Ikastolako atarian.


Tontor hau Gasteizko Mendilerroan dago, Arabako hiriburuaren hegoaldean, hain zuzen ere. Handik gertu Zaldiaraneko gaina dago (975 m) baina, Arrieta mendia altuagoa den arren, ez da hura bezain ospetsua edo ezaguna.

Kotxeak Zaldiarango mendatean dagoen aparkalekuan utziko ditugu (778 m), Trebiñuko Konterriaren mugan. Hortik abiatuta, ezkerretara egingo dugu, harrizko bidetik, eta burdin hesia zeharkatuko dugu.

Bidea hartu eta, pixkanaka, gora egingo dugu, Reventón edo Doroñoko mendateraino (827 m). Leku horretan antena eta mantenimenduko etxola daude. Bideari ekin bezain laster, pagadi ederrean murgilduko gara, ibilaldiaren gozagarri. 

Doroñoko mendatean ezkerretara hartuko dugu, aldapa gogorrean.
Bidearen ezkerraldean usoak ehizatzeko paradak ikusiko ditugu. Bide horrek zuzenean tontorrera eramango gaitu. Eskuinaldean, atzera utziko dugu Rosteta izeneko gaina. 

Pagaditik irten eta bideari jarraituko diogu gora; eskuinaldean Trebiñu inguruko ikuspegia dugu zabal-zabal (H). Gora jarraitu eta ARRIETA gaineko buzoira iritsiko gara. 

 

2011/01/10

ARESKETA IKASTOLA "NORANTZ" Jornadas Educativas Abiertas: "Educar...¿Hacia donde?

17

“HEZITZEA: NORENTZAT? ZERTARAKO? NOIZKO?
ASTELEHENA
  ALFONSO LONGO(Enpresa eta zuzendaritza garapenerako kontsultorea, Leioa) eta ALMUDENA EIZAGIRRE (Enpresa kontsuletorea eta Deustu Unibertsitateko irakaslea)
 
18
“NERABEAREN IKASKETA EMOZIONALA FAMILIAREN TESTUINGURUAN. BIZITZA OSASUNTSUAGOA IZATEKO ORIENTABIDEAK
ASTEARTEA
  FÉLIX LOIZAGA(Psikologiako irakaslea eta Giza-Sexualitatean masterra, Deustuko Unibertsitatea)
 
19
“HEZKUNTZA EREDU BERRIAK ALA BALORE HEZITZAILE BERRIAK? GARAPENAREKIKO GILTZA BATZUK ZENTZUAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA BATERAKO
ASTEAZKENA
  JAVIER RANERO(Hezkuntza eta Nerabezaroko Orientatzailea, Aresketa Ikastola, Amurrio)
 
20
“NOR BERE BURUAREN GARAPENA ETA BEHARREN KUDEAKETA”
OSTEGUNA
  PATXI IZAGIRRE(Psikologo klinikoa, Donostia)
 
21
“KALE ERDIAN ETZANDA ZERURA BEGIRA”
OSTIRALA
  KIRMEN URIBE(Idazlea, Kritika Saria 2008 eta Espainiako Literatur Saria 2009, Ondarroa)