2014
2012/05/09
2012/05/07
2012/05/03
Denok Herri Urratsera!
Datorren Maiatzaren 13an Herri Urrats osapatuko da urtero bezala Senperen.
Ikastolak autobusak antolatuko ditu hara joateko, ikastolatik aterako dira 9,00tan eta Senperetik 17,30etan martxan jarriko dira.
Txartela bakoitzak 5 €-ko prezioa izango du (joan-etorria).
Txartelak ikastolako
Idazkaritzan eros ditzakezue apirilaren 27tik maiatzaren 11ra arte (ostirala)
bulegoko ordutegian (8,30-13,00 eta 15,00-17,00).
Animatu eta joan!!!!
Denok Senperera!!!!
Herri Urratsera goaz!
El próximo 13 de Mayo se celebrará el Herri Urrats, como todos los años en
Senpere.
La ikastola
va a organizar autobuses que saldrán de la ikastola a
las 9,00h. y la vuelta se hará a las 17,30h. desde Senpere. Cada txartela
costará 5 € (ida y vuelta).
Las txartelas se podrán
comprar en Secretaría de la ikastola desde el día 27 de abril hasta el viernes
11 de mayo en horario de oficina (8,30-13,00 y 15,00-17,00).
Animaos y participar!!!!
Todos/as a Senpere!!!!
Guraso Eskola
Ezinbestekoa! Izenematea - Imprescindible apuntarse:
Armentxoko bulegoan (egunero 17.00tik 18.30ra) Telefonoz: 688886828 edo armentxo@hotmail.com
Eta datorren kurtsora begira, proposamenik izatekotan, etorri Armentxora eta kontaiguzu!
Y de cara al curso que viene si tenéis cualquier sugerencia, venid a contárnosla por Armentxo
Armentxoko bulegoan (egunero 17.00tik 18.30ra) Telefonoz: 688886828 edo armentxo@hotmail.com
Eta datorren kurtsora begira, proposamenik izatekotan, etorri Armentxora eta kontaiguzu!
Y de cara al curso que viene si tenéis cualquier sugerencia, venid a contárnosla por Armentxo
2012/05/02
Xabier Olasok 'Ze pupu eta ze trapu!' hitzaldia eskainiko du Bilboko Irakasleen Eskolan
Idazleak parte hartuko du UPV/EHUk eta Eusko Ikaskuntzako
Hizkuntzak antolatutako 'Gaurko Euskal Literatura. Haur eta Gazte
Literatura' zikloan
Ostegunean, maiatzak 3, goizeko 10:30etan, Bilboko Irakasleen
Eskolako Juliana de Agirrezabala aretoan (Sarriena, z/g, Leioa) Xabier
Olaso egileak 'Ze pupu eta ze trapu' hitzaldia emango du.
Ekitaldia 'Gaurko Euskal Literatura. Haur eta Gazte Literatua" zikloan
barnean dago kokatuta. UPV/EHUko katedradun eta Eusko Ikaskuntzako
Hizkuntza eta Literatura sailaren zuzendaria Jon Kortazarrek antolatu du zikloa.
Xabier Olasok (Otxandio, 1964) irakasle ikasketa egin zituen eta ume
kozkorretatik bizi den hirian (Vitoria-Gasteiz) lan egiten du. Poesia
eta haur eta gazte literatura euskaraz lantzen ditu. Izan ere, Arabako
Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin lehiaketa irabazi du, eta
Zumarraga-Urretxuko Udalaren Iparragirre saria, hirutan. Gainera,
2005ean Haur eta Gazte Literatura Euskadi saria jaso zuen Pupuan trapua
(2004) liburuari esker.
Helduei zuzenduriko poesia liburu hauen egilea da: Gauaren magalean
(1996), Ariaren hariak (1998), Urtaro (1998), Datak eta postdatak (1999)
eta Azalaren memoria eta Itinerarium (2001). Haur literaturaren
esparruari dagozkiolarik, honako liburu hauek eman ditu argitara
gaurdaino: Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) (2001), Pupuan Trapua
( 2004) aipatua; eta haur olerki-bilduma, Hotsateko basoa (2005),
Gurarien esku-jolasa (2008) eta Paulen abentura miresgarria (2011).
El escritor participará en el ciclo 'Gaurko Euskal Literatura.
Haur eta Gazte Literatura' organizado por la UPV/EHU y Eusko Ikaskuntza
Xabier Olaso (Otxandio, 1964) Este profesor, que vive desde su niñez en Vitoria-Gasteiz, cultiva la poesía y la literatura infantil y juvenil en euskera. De hecho, ha ganado el premio Ernestina de Champourcin de la Diputación Foral de Álava y tres veces el premio Iparragirre del ayuntamiento de Zumarraga-Urretxu. Además, recibió galardón Euskadi en la modalidad de literatura infantil y juvenil en 2005 gracias al libro Pupuan Trapua (2004).
Es autor de libros de poesía dirigidos a adultos como Otros libros de poemas son Gauaren magalean (1996), Urtaro (1998), Ariaren hariak / Urtaro (1998), Datak eta posdatak (1999), Itinerarium / Azalaren memoria (2001). En cuanto a los libros editados en el ámbito de la literatura infantil y juvenil, hasta el momento, Xabier Olaso ha publicado Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) (2001), Pupuan Trapua (2004) y las colecciones de poemas Hotsateko basoa (2005), Gurarien esku-jolasa (2008) eta Paulen abentura miresgarria (2011).
2012/04/26
IRRIEN LAGUNAK
Guraso agurgarriok:
Irrien Lagunak Klubaren helburu nagusia, Euskal
Herriko haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta
kolektibo guztientzat komunikazio proiektu sendo bat eratzea da, euskaratik eta
euskaraz. Horretarako elkartu ginen,
orain dela urte bete, BERRIA egunkaria, KATXIPORRETA pailazo taldea eta ELKAR
argitaletxea.
Haurrak
dira klubaren ardatza, baina gurasoak, hezitzaileak eta hezkuntza zein gizarte
eragileak ahaztu gabe, gure haurren hezkuntzaren ardura gizarte osoarena
delakoan baikaude.
Irrien Lagunak Klubak hasieratik izan du ikuspegi
hezitzailea, eta bere ardatza gure
haurren isla diren Pupu eta Lore dira. Horiek denon artean hezi nahi ditugu,
gure haurrei ere balore zehatz batzuk erakutsiz.
Baina zein baloretan hezi nahi ditugu gure
haurrak?
-
Euskaratik euskarara. Euskara da gure herriaren hizkuntza eta euskaraz mintzatuko gara.
-
Euskal Herria, Euskal Irria. Herri bat gara, euskararen herria, eta irri egin nahi
dugu.
-
Euskal Herria mila kolore. Euskal Herrian pentsaera eta molde ezberdinetako jendea
bizi gara.
-
Bizikidetza.
Bizikidetzaren oinarrizko baloreak sustatu nahi ditugu: berdintasuna,
errespetua, elkarrizketa, elkartasuna eta askatasuna.
-
Partaidetza. Haurren eta helduen arteko harremana sustatuko dugu.
-
Ekologia. Gure
haurren artean ekologiaren
baloreak era aktiboan sustatu nahi ditugu.
Gure pertsonaien bidez haurrei eta gizarteari
klubaren baloreak transmititzeko eta gure proiektuan partaidetza sustatzeko,
lehen urte honetan hainbat alorretan egin dugu bidea:
·
Webgunea. Haurra,
guraso, eskola eta klubaren arteko
eguneroko kontaktua bermatzen duena da. Doan da, eta izena ematean
haurra zuzenean klubeko kide bihurtzen da.
·
IRRIA aldizkaria. Aldizkaria, harpidetzaren bidez etxean jasotzeko aukera bultzatu nahi dugu, nahiz eta dendetan ere
eskuragarri egon. 45 euro ordaintzen da harpidetza, eta urtean 10 zenbaki
heltzen dira postontzira. Kioskoan baino %20 merkeagoa da honela. Harpidetza
kuotarekin, ordea, aldizkari bat baino askoz gehiago ordaintzen da: proiektu
hau guztia garatzeko oinarrietan laguntzen da. Harpidedunek, harpidedun
txartela jasotzen dute, eta horrek hainbat abantaila ematen ditu.
·
Zeraingo (Gipuzkoa) IRRIEN LAGUNAK ATERPETXEA. Astebukaeretan, familiei, gure pertsonaiekin egun
batzuk pasatzeko eta gure baloreetan oinarritutako jardueretan parte hartzeko
aukera ematen diegu. Astean zehar, berriz, ikastetxeei luzatzen diegun
eskaintzan, gelan landu dutena modu parte
hartzaile eta hezitzailean sakontzeko aukera ematen dugu.
·
Irrien Gunea. Irrien lagunak Klubaren Gunea da. Batean eta
bestean antolatzen diren festa erraldoi guztietara eramateko moduan gaude, eta
baita herrietako eta ikastetxeetako festetara ere; horretarako, puzgarri
pertsonalizatuak ditugu eta Txatxilipurdi Aisialdi elkartearekin egitarau
zehatza prestatu dugu.
·
Pertsonaien ikuskizunak. Klubeko pertsonaia bakoitzak haurrei bere mezua helarazteko eta
aisialdiko euskarazko eskaintza aberasteko, ikuskizun batzuk prestatu ditugu.
Katalogo batean bildu ditugu guztiak.
·
Irrien Lagunak Kultur Elkartea. Gure baloreekin bat egiten duten norbanako eta
elkarte guztiak biltzeko asmoz, Irrien
Lagunak Kultur Elkartea sortu dugu eta, honekin batera, Irrien Lagunen Elkartasun Taldea.
Dagoeneko 25 elkarte inguru biltzen ditu (Aspanovas, Euskal Gorrak, Gehitu, Ume
Alaiak…). Elkarte horiei guztiei, haurren heziketa prozesuan landu beharko
genituzkeen beste baloreei buruzko hausnarketa bultzatu ahal izateko laguntza
eskatuko diegu, gure baliabideak behar dituztenerako eskaintzeaz gain. Elkartasun Taldearen lehen hitzordua
otsailaren 5ean izan zen, “Gure Señeak” elkartearekin batera, Donostiako
Victoria Eugenia antzokian, gaixotasun larria eta arraroa duen lau urteko
Nahiaren alde antolatutako ikuskizunarekin.
GURE PROIEKTUAREN
LAGUNTZAILE IZAN NAHI BADUZU, BERRIZ…
EGIN ‘IRRIA’ ALDIZKARIAREN HARPIDEDUN ETA KLUBAREN MOTXILA JASOKO DUZU OPARI ZURE HAURRENTZAT!
(Ikastolako idazkaritzan guraso baten izen-abizena eta
kontaktuzko telefono eta emaila uztea besterik ez duzue)
IRRIEN LAGUNAK
Estimad@s madres y padres:
El objetivo principal de Irrien Lagunak es
construir un proyecto comunicativo y de relación en euskara para acompañaros, tanto a vosotr@s como
a los agentes educativos, en el proceso educativo de vuestr@s hij@s.
Queremos ayudaros a educar a vuestr@s hij@s, en
unos valores concretos: euskara, ecologia, solidaridad… y para ello, en este
primer año hemos puesto en marcha diferentes recursos:
·
La web irrienlagunak.com . Por medio de la web, l@s niñ@s, las madres y padres
y las escuelas pueden tener diariamente contacto con nuestros personajes. Darse
de alta en la web es gratuito y al registrarse, se da de alta automáticamente
en el club.
·
La revista IRRIA. Queremos impulsar la
suscripción a la revista para poder recogerla en casa. Al año editamos 10
números y la cuota de suscripción es de 45 euros anuales. Este precio es un 20%
más barato que en las tiendas y con esta cuota, aparte de pagar la revista,
apoyas económicamente todo el proyecto de Irrien Lagunak. Además, los
suscriptores a la revista reciben la tarjeta del club con la que podréis tener
algunos beneficios.
·
El albergue IRRIEN LAGUNAK ATERPETXEA en Zerain
(Gipuzkoa). Los fines de semana a las familias les damos
la oportunidad de pasar unos días en compañía de nuestros personajes realizando
en familia un programa der actividades lúdico, en contacto con la naturaleza y
en un ambiente euskaldún. Durante la semana, ofertamos estancias para las
ikastolas dando la oportunidad a alumn@s
y maestr@s para profundizar en temas trabajados en la escuela de una forma
lúdica y participativa.
·
El parque infantil de Irrien Lagunak. Tenemos un catálogo de hinchables, talleres y actividades lúdicas para poder animar las fiestas
del pueblo y de la ikastola.
·
Espectáculos con nuestros personajes. Tenemos un amplio catálogo de espectáculos para
que nuestros personajes puedan divulgar su mensaje entre l@s niñ@s de forma
amena.
·
La Asociación Cultural
Irrien Lagunak. Hemos creado la Asociación Cultural
Irrien lagunak para reunir a todos los grupos y asociaciones
que comparten nuestros valores y dentro de esta Asociación está el grupo de
Solidaridad. Hoy por hoy son ya más de 25 las asociaciones que han firmado un
convenio de colaboración con (Aspanovas, Euskal Gorrak, Gehitu, Ume Alaiak,
Gure señeak…). La primera cita de esta asociación fue el pasado domingo en el
Victoria Eugenia de Donostia, donde se celebró un festival solidario para
recaudar fondos para ayudar a Nahia, una niña con una enfermedad grave.
SI QUIERES AYUDARNOS EN ESTE
PROYECTO…
¡SUCRIBE A TUS HIJ@S A LA
REVISTA ‘IRRIA’ Y RECIBE A CAMBIO UNA MOCHILA DE REGALO!
(No tenéis más que dejar en secretaría el nombre
y apellidos del padre o madre y un teléfono/email de contacto)
2012/04/20
Subscribe to:
Posts (Atom)





