2014

2014

2014/01/27

Jolas Leku Euskaraz



FAMILIA GIROAN EUSKARAZ

EUSKARAZ BIZI,
EUSKARAZ JOLASTU,
BAI UME,
BAI GURASO.
Ikastolako familia euskaldunoi gonbitea luzatzen dizuegu guregana gerturatu eta ekintza berri honetan parte hartzeko.


NOIZ: 2014ko urtarrilak 29
NON: Merendola gelan
ORDUA: 17,15
HELBURUA: umeek euskaraz jolastu ahal izateko gunea sortzea eta aldi berean ikastolako guraso euskaldunok elkar ezagutzea.
 ANIMA ZAITEZTE!!!

Informazio gehiagorako edota proposamenak/ideiak bidaltzeko: armentxo@hotmail.com

2014/01/22

Armentia ikastolako GURASOLAGUNA


Gurasolagun



Kaixo, Armentia ikastolako amatxo eta aitatxo!

Gure hirian zazpi urte bete dituen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko  idazten dizugu. Urterik urte sarea handituz doa eta ia 600 lagunok osatzen dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!

Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.