2014

2014

2012/02/29

PLAN ESTRATEGIKOA. Euskararen Erabilera

Armentia ikastola euskal hizkuntza eta kultura transmititzeko,   erabilpen eraginkorra egiteko, garatzeko eta indartzeko konprimisoarekin sortu da; eta hori du ezaugarritzat.  Beraz, ikastolako esparru guztietan euskararen erabilera ezinbestekoa izango da.  Eta bere sustapena bertako komunitatearen helburu nagusienetarikoa izango da.

Armentia ikastolak sorreratik duen ezaugarri nagusienetarikoa euskal hizkuntza eta kultura transmititzeko konpromisoa da, euskararen erabilpen eraginkorra lantzea, garatzea eta indartzea bere helburu nagusi izanik. Beraz, ezinbestekoa izango da ikastolako esparru guztietan euskara erabiltzea, berarekiko atxikimendu, motibazioa eta maitasuna bultzatuz.

PLAN ESTRATEGIKOA. Familia eta Inguruarekin Harremana

PLAN ESTRATEGIKOA. Elkarbizitza

PLAN ESTRATEGIKOA. Haur Hezkuntza (0-3)

PLAN ESTRATEGIKOA. Batxilergoaren ezarpena

PLAN ESTRATEGIKOA. EKonomia


Kudeaketa ekonomiko zuzen eta zorrotza eginez, gaur egun dauzkagun diru iturriak (kuotak, dirulaguntzak, kontzertuak) mantenduz, ikastolakook egin nahi ditugun proiektu guztiak aurrera egiteko, bidegarritasun plan on bat diseinatu dugu, ikastolaren geroa ziurtatuz.

PLAN ESTRATEGICO. Sistema de convivencia

PLAN ESTRATEGICO. Economia

PLAN ESTRATEGICO. Etapa infantil (0-3)

PLAN ESTRATEGICO. Implantación del bachiller

PLAN ESTRATEGICO. Relaciones con las Familias y el entorno

PLAN ESTRATEGICO. El planteamiento de la ikastola: El uso del euskera

2012/02/28

HEZKUNTZA PROIEKTUA

JARDUNALDIA- Martxoak 10, 10.00etatik-13.30ra

TAILER DESBERDINETAN LAU GALDERA HAUEN INGURUAN ELKARREKIN HAUSNARTUKO DUGU…
KAFETXO BATEN INGURUAN

  1. NOLAKO IKASTOLA NAHIKO GENUKE?
  2. NOLAKO SEME-ALABAK NAHIKO GENITUZKE, HAUEK IKASKETA-PROZESUA AMAITUTAKOAN?
  3. ZEIN EKARPEN EGIN DEZAKETE IRAKASLEEK ETA LANGILEEK HORI LORTZE ALDERA?
  4. NOLA HAR DEZAKETE PARTE FAMILIEK? ZEIN EKARPEN EGIN DEZAKEGU HORI LORTZEKO?

ETORRI!

2012/02/23

Pirritx, Porrotx eta Bonbereneako txaranga!!! Gaztetxean!!

 

GOIAN, Alde Zaharreko proiektu hezitzailea laguntzeko eta auzoan jolasten jarraitzeko jaialdia antolatu dute. 
Pirritx, Porrotx eta Bonbereneako txaranga
Noiz? OTSAILAK 25, LARUNBATA
Non?
  • 11.00etan Kalejira Farolonetik
  • 12.00etan Ikuskizuna Gasteizko Gaztetxean
Sarrerak: Hala Bedi eta Parral tabernetan salgai ( 5 euro)
Informazio gehiago: HEMEN

2012/02/22

Vitoria-Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolen XVI. Topaketa

Gurasoen Eskolen Topaketa 2012

Heziketa sen onetik abiatuta

Programa
2012ko otsailaren 25a EUROPA BILTZAR-ETXEA
16:00 Harrera eta material banaketa
16:15 Hasiera. Eduardo Enguita Milán, Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Saileko zuzendaria
16:30 Hitzaldia. HEZIKETA SEN ONETIK ABIATUTA Mª Jesús Álava Reyes, psikologoa eta idazlea
18:00 Solasaldia
19:00 Amaiera
Topaketan, 2 urtetik gorako haurrentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da, askaria barne. Gehienez 150 ume.

2012/02/14

Gasteizko inauteriak

Danza tradicionalSei egunez, Ostegun Gizenetik hasita Inauteri Asteartean sardina erre bitartean, hiriko kaleak eta plazak mozorroz beteko dira. 


Inauteriak
Noiz? OTSAILAren 6tik - 21era 
Non? GASTEIZKO KALEETAN
Egitaraua: HEMEN

* "Naturaren indarra"dantzen ikuskizun ibiltaria, Indarra euskal kultur elkartearen eskutik. 
Noiz? OTSAILAK 18, LARUNBATA, 20.30ean (Garai bateko harresiak)
Ibilbidea: Garai bateko harresia, Hedegile kalea, Burulleria plaza, Errementari kalea, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, Probintzia plaza, Diputazio kalea, Andre Maria Zuriaren plaza eta Foru plaza.

Inauteri gala, jai berdea!

Jai ikaragarria antolatu du AEK euskaltegiak inauteriak ospatzeko. Urtero gai bat jartzen dute mozorrotzeko eta aurtengoa berdea da.


Inauteri gala
Noiz? OTSAILAK 17, OSTIRALA, 20.30etatik aurrera
Non? JIMYY JAZZ ARETOAN
Zer? photo call, luntxa, mozorro desfilea, bideo emanaldia, sariak, dantzaldia...
Antolatzailea: AEK
Informazio gehiago: HEMEN

Honez gain, Jon Dalton musikariak inauteri berderako bereziki sortu duen abesti eta bideoa aurkeztu nahi dizue AEK-ek. Goza, goza... inauteri berdea!!

Gasteizko Gaztetxeko Inauteriak

Otsailaren 18an abordajea burutuko dute Gaztetxeko marinelek Ekaitz Bizargabe pirata salbatzeko asmoz.   


Plana eztabaidatzeko bi kedada dituzte: 
Noiz? OTSAILAK 10 eta 17, 20.30ean 
Non? Gasteizko Gaztetxean
Izena emateko: Parral, Garraxi, Sorginak eta Gaztetxean edo jonejones@gasteizkogaztetxea.org helbidera idatziz.