Armentxo Armentia Ikastolako guraso elkartea da. 1995. urtean ekin zion lanari eta, urtetik urtera, gehiago dira lanean ari diren bazkideak. |
HELBURUAK |
Gure seme-alaben heziketa guztion konpromisoa eskatzen duen proiektua da. Gurasoak garen heinean funtsezkoa da gure eginkizuna eta ez da familia arlora soilik mugatu behar. Ikastola barruan guzti-guztiok parte hartzea garrantzitsua da oso. Hori dela eta ekintzak eta eskolaz kanpoko proiektu integratzaileak garatzen ditugu. Berauetan bazkide diren ikastolako familien eta kontrataturiko begiraleen parte hartze aktiboak gure seme-alaben heziketa-prestakuntza osatzen du. Burutzen ditugun proiektu eta jardueren bidez euskara beste esparru batzuetan erabiltzea sustatzen dugu, gure kulturarekiko begirunea, artearekiko sentikortasuna, kirolarekikoa… Era horretan, ikastolaren irakas-jarduerari laguntza ematen diogu. |
2014

2010/11/24
ARMENTXO ELKARTEA
Subscribe to:
Posts (Atom)